Jesusen Bihotza eliza (Bilbo)

Koordenatuak: 43°15′39″N 2°55′47″W / 43.2608°N 2.92972°W / 43.2608; -2.92972
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jesusen Bihotza eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′39″N 2°55′47″W / 43.2608°N 2.92972°W / 43.2608; -2.92972
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza1889 - 1890
Izenaren jatorriaJesusen bihotz guztiz santu
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaBilboko elizbarrutia
Arkitektura
ArkitektoaJosé María Basterra
EstiloaArkitektura neogotikoa

Jesusen Bihotza eliza Bilboko Abando auzoan dagoen eliza da. XIX. mendeko bukaeran neogotiko estiloan eraikia eta Jesusen Lagundiaren San Ignacioren etxearen zati bat da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urkixo zumarkalean dago, El Corte Inglés Bilbo merkataritza-gunearen alboan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jesusen Lagundiak Bilbon XVIII. mendera arte San Andrés ikastetxea izan zuen, gero Joan Santuen parrokia izango zena. 1886an Deustuko Unibertsitatea eraiki bitartean, San Ignacio etxea eraikitzea ere erabaki zuen. 1889an elizaren lanak hasi eta 1890eko irailaren 8an sagaratu zuten. Gero dorreak eraiki zituzten. Arkitektoa José María Basterra izan zuen. Honek estilo neogotiko askea erabili zuen, gertuko San Frantzisko Asiskoarena ez bezala, neogotiko ortodoxoagoa erabili zuena.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]