Jesús Fernández Santos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:20, 5 urtarrila 2016

Jesús Fernández Santos (Madril, Espainia, 1926 - León, Espainia, 1988) espainiar eleberrigile, zinema-zuzendari eta gidoigilea izan zen.

Biografia

Bere lanaren ezaugarri nagusia errealismo objektiborako joera izan zen.

Los Bravos (1954) eleberria izan zen, kritikarien esanetan, bere garaiko eleberrigileen belaunaldiaren lehen adierazpenetako bat. Belaunaldi horretako kide ziren, besteak beste, Rafael Sánchez Ferlosio, Ana María Matute, Ignacio Aldecoa eta Juan Goytisolo.

Lanik aipagarrienen artean ditu honako hauek: La hoguera (1957); Cabeza rapada (1958, ipuinak); Laberintos (1964) eta El hombre de los santos (1969). 1982an, Planeta saria irabazi zuen Jaque a la dama lanarekin.

Kanpo lotura


Erreferentziak