Jeu de paume

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jeu de paumeko partida XVII. mendean.

Jeu de paume Erdi Aroan jaiotako kirola da, non kirolariak pilota jotzeko esku bareak erabiltzen ditu. Frantsesezko jeu de paume esamoldea euskeraz "esku-azpi jokoa" esan nahi du eta pilotaren aitzindaritzat jotzen da. Denboraren poderioz, eskularruak eta, gero, erraketak erabiltzeari ekin zioten jokalariek, egungo tenisa sortzeko. Frantzian jeu de courte paume (esku-azpi laburreko jokoa) esamoldea edo courte paume (esku-azpi laburra) erabiltzen dute barruko modalitatea izendatzeko eta longue paume (esku-azpi zabala), aldiz, kanpoko modalitatea izendatzeko.

Jacques-Louis David margolariak le Serment du jeu de paume ('esku-azpi jokoaren zina') koadro famatua egin zuen Pilotalekuko Zina, hau da, 1789ko ekainaren 20an Estatu Nagusiek konstituzioa aldarrikatu zuten momentua omentzeko.

1908ko Olinpiar Jokoetan jeu de paume lehiaketa ofiziala egin zuten, Jay Gould estatubatuarra garailea izanik[1]. Hala ere, urtero eta 1740tik, irailean munduko txapelketa egiten dute, nazioarteko kirol sari antzinentzat jotzen dena.

Eratorritako kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskuz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erraketaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalari ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jeu de paume Aldatu lotura Wikidatan