Jezabel
Wikipedia(e)tik
Jezabel Tiroko eta Sidongo printzesa zen, Israelgo Akab erregearen emaztea (K.a. IX. mendea). Baal eta Astarte jainkoen gurtza hedatu zuen eta Jahvezaletasunaren eta igarleen aurka aritu zen; Elias eta Nabot hiltzeko agindua eman zuen haien ondasunen jabe egiteko. Elias igarleak esan bezala hil zen: Jehu erregearen aginduz Jezabel leihotik behera amildu eta zakurrek jan zuten gorpua.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.