Jezebel (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:24, 22 urtarrila 2016

Jezebel (euskaraz Jezabel) 1938ko William Wyler estatubatuar zinema zuzendariaren maitasun drama filma bat da. 1933ko Owen Davis idazlearen Jezebel eleberrian oinarritua dago. Bette Davis, Henry Fonda, George Brent, Margaret Lindsay, Donald Crisp eta Fay Bainter aktoreek antzeztu zuten.

Bette Davis aktoreak Estatu Batuetako Hegoaldeko izaera zital eta gaiztoko emakumearen antzezpen bikaina burutu zuen.

Filmak 2 Oscar Sari irabazi zituen: Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Bette Davis) eta Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Fay Bainter).

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Julie Marsden (Bette Davis) eta bere senargaiaren (Henry Fonda) patua elkarrekin ez bizitzea dela dirudi. Izaera txarreko emaztegaiak senargaiarekiko dituen gutxiespen eta itxuskeriek benetan maite duen gizona harengandik urruntzen amaituko dute. Senargaia bidai luzea baten ondoren hirira itzultzean, bere emazte berriarekin agertuko da (Margaret Lindsay). Julie guztiz sumindu eta bikotea banatzen saiatuko da.

Aktoreak

Iruditegia

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jezebel (filma)