Jeztaze
|
Jeztaze |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Gestas |
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Baiona Donapaleu |
| Alkatea | Jean-Melchior De Fabrègues (2008-2014) |
| Herritarra | Jeztaztar |
| Koordenatuak | 43°21′0″N 0°53′9″W / 43.35°N 0.88583°WKoordenatuak: 43°21′0″N 0°53′9″W / 43.35°N 0.88583°W |
| Eremua | 2,19 km2 |
| Garaiera | 77 - 194 m |
| Posta kodea | 64190 |
| INSEE kodea | 64242 |
| Biztanleria | 68 bizt. |
| Dentsitatea | 31,05 bizt./km² |
Jeztaze (okzitanieraz Gestars, frantsesez eta ofizialki, Gestas)Zuberoako udalerria da eta Bearnon enklabaturik dagoen udalerria den arren, Pettarra eskualdean dago kokaturik. Petillarekin batera, Euskal Herriko esklabe bakarra da.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Ingurune naturala [aldatu]
Uhaitzandi ibaia udalerriko lurretatik igarotzen da[1]. Bere ibaiadarrak diren Usquain eta Sabalot errekak ere handik pasatzen dira.
Sarbideak [aldatu]
Udalerria RD244, RD265 eta RD723 eskualdeko errepideek zeharkatua da.
Udalerri mugakideak [aldatu]
Bearnoko lurrez inguraturik dago udalerria. Hona hemen gertuko udalerriak:
- Tabaille-Usquain iparraldean
- Montfort ipar-ekialdean
- Azpilda mendebaldean
- Rivehaute hego-ekialdean
- Nabarzi hegoaldean.
Toponimia [aldatu]
Jeztazek gaskoieraz Gestars eta frantsesez Gestas ditu izenak.
Bere toponimoa itxura hauek izan ditu historian zehar:
- Giestars (XII. mendea[2], Duchesne bilduma CXIV. liburukia[3]),
- Gestazium eta Gestaas (1384 eta 1385 hurrenez hurren[2], Nabarrengoseko notarioak[4]),
- Gestaas (1385[5]),
- Giestaas (1385[2], Bearnoko errolda[6]) eta
- Sanctus Joannes de Gestas (1655[2], Oloroeko elizbarrutiaren paperak[7]).
Demografia [aldatu]
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Alkateak [aldatu]
| Alkatea | Agintaldia | Alderdia |
|---|---|---|
| Maité Idiart | 1995-2008 | |
| Jean-Melchior De Fabrègues | 2008-2014 |
Kultura [aldatu]
Herrian Gaskoniako beste herrietan bezala charivari izeneko errituala ospatzen dute, inauteriaren modukoa dena. Gaueko serenata hau galarrotza edo tzintzarrotza du izena eta herriaren haserrea adierazten du pertsona publiko baten kontra. 1793an, hogeita-bost jeztaztarrek alkatea (Etxebarne jauna) hartu eta jakaren gainean banda ofiziala zuela, asto baten gainean paseatu zuten[8].
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Sandre datu-basea
- ↑ a b c d Paul Raymond, Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque
- ↑ Duchesne bilduma, 99-114 liburukiak, Frantziako Liburutegi Nazionala
- ↑ Nabarrengoseko notarioak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Orpustan, Jean-Baptiste, Nouvelle toponymie basque, Presses universitaires de Bordeaux, ISBN 2 86781 396 4
- ↑ XIV. mendeko eskuizkribua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ XVII. mendeko eskuizkribua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Veyrin, Philippe (1975), Les Basques, Arthaud, 265. or., ISBN 2 7003 0038 6
