Jigorō Kanō
Wikipedia(e)tik
Jigorō Kanō (Kobe, Japonia, 1860ko urriaren 28a - 1938ko maiatzaren 4a) Japoniako judo irakaslea eta judoaren asmatzailea izan zen. Gorputzez txikia zen (50 kg). Jiu-jitsu eta gainerako gudu antzeen eskolen alderdi teknikoak ikertu zituen. Ikerketa horien guztien ondorioz, beste gudu antze bat antolatu zuen: judoa. 1882an sortu zuen lehenengo judo eskola: Jodokan. 1883an irakasle zen Tokion, 1894an Eskola Normal Nagusiaren zuzendari izendatu zuten, eta 1899an Japoniako Eskola Arazoetako ministro. Mundu guztian zehar ibili zen berak asmatutako gudu antzea irakasten; hil zenerako milioi bat judoka ziren munduan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.