Jim Dine
Wikipedia(e)tik
Jim Dine (Ohio, AEB, 1935 -) estatubatuar pintorea da.
[aldatu] Biografia
Collage-en bitartez bereziki, neodadaismoari zabaldu zion bidea AEBetako kultura-munduan.
Bost gai nagusi erabiltzen ditu bere lanetan: tresnak, bihotzak, jantziak, zuhaitzak eta ateak.
Lanen artean aipagarrienetako batzuk: Black Bathroom (1962), Four Rooms (1962), Hair (1961), The Death at South Kensington (1983).
1994an, hirurogeita hamar laneko erakusketa bat egin zuen Nizako Arte Moderno eta Garaikidearen Museoan.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.