Jimmy Connors
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | James Scott Connors | |
| Ezizena | Jimbo The brash basher of Belleville ("Bellevilleko jotzaile kartsua") |
|
| Jaio | 1952ko irailaren 2a (60 urte) |
|
James Scott Connors edo Jimmy Connors (1952ko irailaren 2a, St. Louis, Illinois) tenislari estatubatuarra da.
Irabazle anitza, ATPko 106 titulu bereganatu zituen, Connors tenislaria historia guztian zehar 100 txapelketen muga iragan duen tenislari bakarra izan da. Grand Slameko lau txapelketa irabazi zituen: Australian Open (1974), Wimbledon (1974 eta 1982), eta US Open (1974, 1976, 1978, 1982 eta 1983). Zintzilik gelditu zitzaion lehiaketa bakarra Roland Garroseko txapelketa izan zen. 1974ko uztailaren 29an munduko tenislarien lehenbiziko postura ailegatu zen.