Jin Yong
Wikipedia(e)tik
Louis Cha, ezagunagoa Jin Yong goitizenez (Haining, Zhejiang, Txina, 1924ko otsailaren 6a) eleberrigile, kazetari eta historialaria da. Shangaiko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen; gerora britainiar herritartasuna eman zioten.
Gaur egungo txinatar idazle ospetsuenetakoa da, eta 14 eleberri argitaratu ditu, alor ugaritakoak: abenturazkoak, maitasunezkoak, historikoak...
Bereziki ezagunak ditu antzinako Txinako noble ibiltarien inguruko istorioak, hasi Song dinastiatik eta Qing bitarterainokoak. Hong Kongeko Ming Pao egunkari ospetsuenetakoaren sortzaile eta erredakzioburu izan zen 30 urtez. 1993an utzi zuen kazetaritza, eta harrezkero historia ikertzen dihardu.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.