Jina

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jina (euskaraz «Gaizkiaren garailea») jainismoaren ustezko sortzaileari ematen zaion izena, Śākyamuniren garaikidea (K.a. VI. m.). Elezaharrak dionez, haren bizitzak badu antzik Śākyamuni Budarenarekin. Bengalako klan batean jaio eta printzeak bezala hezi zuten; ezkondu eta alaba bakarra izan zuen. Hogeita zortzi urte zituenean gurasoak hil zitzaizkion, ondasunak banatu eta fraide egin zen. Handik hamahiru hilabeteetara biluzik bizitzea erabaki zuen; erromes ibili zen, eta hamahiru urte horrela igaro ondoren Jainkoarengandiko argitasuna jaso eta Jina bihurtu zen. Hogeita hamar urtean zehar aritu zen doktrina irakasten, bizitzan jasotako esperientzietan oinarrituta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]