Joachim Murat
Wikipedia(e)tik
Joachim Murat, geroago Joachim-Napoléon Murat (Labastide-Fortunière, gaur egun Labastide-Murat, Okzitania, Frantzia, 1767ko martxoaren 25a - Pizzo, Calabria, Napoliko Erresuma, 1815eko urriaren 13a) frantses mariskala izan zen.
Biografia [aldatu]
Napoliko errege izan zen 1808tik 1814ra. Napoleonen jeneral hoberenetakoa izan zen, eta haren ezkon-anaia, enperadorearen arreba Caroline Bonaparterekin ezkondu baitzen 1800ean. Espainiako Maiatzaren 2ko Jaikialdian arduradun nagusia izan zen. Ahaleginak egin zituen Espainiako koroa eskuratzeko, baina Napolikoa eman zion Napoleonek. Fusilatu egin zuten.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.