Joan Avilakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joan Avilakoa
Joan Avilakoa
Datu pertsonalak
Jaio 1500eko urtarrilaren 6a
Almodóvar del Campo, Ciudad Real (Espainia)
Hil 1569ko maiatzaren 10a
Montilla, Kordoba (Espainia)

Joan Avilakoa (Almodóvar del Campo, Ciudad Real, 1500eko urtarrilaren 6a - Montilla, Kordoba, 1569ko maiatzaren 10a) espainiar erlijio gizona izan zen. Bere garaiko predikari argienetakoa izan zen.

Judu familia batean sortu zen eta Salamancako eta Alcaláko unibertsitateetan ikasi zuen. 1529an Andaluziara bidali zuten eta arazoak izan zituen Inkisizioarekin, elizan proposatu zuen eraberritzea eta bere jatorri judua zirela eta. Baezako unibertsitatea antolatu zuen eta Joan Gurutzekoa eta Frai Luis Granadakoa izan zituen ikasle Kordoban.

Obra nagusiak Audi, filia, et vide (1567, Entzun, alaba, eta ikus), liburu aszetikoa, eta Epistolario espiritual para todos estados (1578, Egoera guztietarako izpirituzko gutunak), giro aszetikoan idatziriko gutunen bilduma, ditu.

1970ean Paulo VI.ak kanonizatu zuen eta 2012ko urriaren 7an Benedikto XVI.ak Elizako doktore izendatu zuen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Avilakoa Aldatu lotura Wikidatan