Joan Batista Gamiz
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Joan Batista Gamiz Ruiz de Oteo | |
| Jaio | 1696ko apirilaren 8a | |
| Sabando ( |
||
| Hil | 1773ko apirilaren 28a | |
| Bolognako aldiriak ( |
||
Joan Batista Gamiz Ruiz de Oteo (Sabando, Araba, 1696ko apirilaren 8a - Bologna, Italia, 1773ko apirilaren 28a) euskal idazlea izan zen. Arabako Mendialdean jaioa, euskaraz idatzi zuelako eskualde honetakoa izateak garrantzitsu bihurtzen du euskal literaturan.
Eduki-taula |
[aldatu] Izenaren aldaerak
Artikuluaren izenburua aukeratzeko segurtasun falta dago, sabandoarra bizi izan zen garaia dela medio dokumentazioan bere izen-deituren aldaera anitz topa ditzakegulako; adibideak:
- Joan Baptista Gamiz Ruiz de Otheo[1] edo Ruiz de Oteo.
- Juan Bautista Gamiz[2].
- Joan Bautista Gamiz[3].
- Juan Baptista Gamiz[4].
- Horietako batzuetan topa daitekeen de Gamiz aldaera ahaztu gabe; adibidez Euskomediak Joan Bautista de Gámiz proposatzen du, kasu honetan espainieraz.
[aldatu] Biografia
Sabandon jaio zen. Pobrea izan zen gazte denboran eta zenbait hiritan bizi izan zen: A Coruña, Valladolid eta beste[5]. Jesusen Konpainiako legoa, Iruñean Mendibururekin lan egin zuen besteak beste; hiriburuan urte luzeak eman zituen kongregazioak bertan zuen La Anunciada ikastetxean, non ardura ekonomikoak zituen.
Karlos III.a Espainiakoak 1767an jesulagun guztien kanporaketa agindu zuenean Italiara joan behar izan zuen; lehenago hasi zitzaizkion arazoak eta kartzelatik alde egin zuen. Italian geratu zen hil arte.
Mendiburu bezala Bologna inguruan hil zen.
[aldatu] Lanak
Idazle elebiduna izan zen. Bere idazlanen jatorrizko bertsioak Loiolako artxibategian gordetzen dira.
Bere eskuizkribu ugariak (12.000 bat bertso) Ofrecimientos varios de poesía izenburupean gorde zituen[7]. Gehienak olerki laburrak dira eta gai aldetik oso anitzak. Espainieraz hainbat olerki idatzi zuen eta euskaraz sei gorde dira (guztira 238 bertso), azken hauek 1760tik aurrera idatziak:
- Dabiltzentxoak.
- Besteen izenburuak: Euscaraz gaiztoetan, Oiñecochoa, Veste bat, Veste tumucho barri bat eta Vestearendaco.
Erdarazkoak batez ere 1736 eta 1748ren artean idatzi zituen; haietako batzuk A una presumida, Descripción de Puente la Reyna, Al rey Enrique VIII de Inglaterra, A cierta doncella fea dira. Gutun asko idatzi zituela jakina da baina ezin izan dira topatu.
[aldatu] Olerki-zatia
Dabiltzentxoak (Dabilcenchoac jatorriko bertsioan) olerkiaren hasiera:
Erderaz eztuzu nay
ene viotza
euzqueraz copla eguiten
eztut nic lotza
ycuzco deugu
albadaygu eguin zerbait
nola beardegu
[aldatu] Bere oroimenez
1970ean Gasteizen helduentzako euskararen irakaskuntzan jardun zuen irakasle-talde baten izena Joan Bautista Gamiz izan zen[8].
Sabando jaioterrian Euskaltzaindiak oroitarria ipini zuen 1973ko apirilaren 29an Gamizen heriotzaren 200 urteurrena gogoratzeko. Bi egun lehenago omenaldi akademikoa egin zioten Gasteizen[9].
Arraia-Maeztun zenbait urtetan egon zen ikastola proiektuak Juan Bautista Gamiz izena izan zuen[10]. Gasteizen bere izena daraman kale bat dago Adurtza auzoan.
[aldatu] Bibliografia
- Jon Goikoetxea Maiza: Joan Bautista Gamiz Ruiz de Oteo. Poeta Bilingüe Alavés del Siglo XVIII, Arabako Foru Aldundia eta Euskaltzaindia, Gasteiz, 1984.
- Olerkiak, Jon Goikoetxea Maizaren edizioa Arabako euskararen lekukoak. Ikerketak eta testuak artikulu-bilduman, Eusko Legebiltzarra, Gasteiz, 1998. ISBN 84-87122-73-6.
- Arantza Beitia Bengoa eta beste: Euskararen historia Araban, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, Gasteiz, 1997ko maiatza; ikus 72-73.or.
- Estibalitz Breñas eta Jabi Otsoa de Alda: Arabako euskal hotsak, Geu Gasteiz, Gasteiz, 2002.
- Henrike Knörr: Gamiz-en hizkeraz zertxobait, Euskaltzaindia, Euskera aldizkariko 19. zkia., 1974.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Estibalitz Breñas eta Jabi Otsoa de Alda: Arabako euskal hotsak, Geu Gasteiz, Gasteiz, 2002. Ikus 132-133. or.
- ↑ Erreferentzia ugari, tartean berari dedikatutako Gasteizko kalea edo bere izena erabili zuen irakasle taldea.
- ↑ Arabako ekialdea eta Sakanako continuumaren azterketa diakronikoa artikulua, Jose Luis Erdozia Mauleon.
- ↑ Henrike Knörr: Gamiz-en hizkeraz zertxobait, Euskaltzaindia, 1974.
- ↑ Estibalitz Breñas eta Jabi Otsoa de Alda: Arabako euskal hotsak, Geu Gasteiz, Gasteiz, 2002. Ikus 132-133. or.
- ↑ Koldo Zuazo (1997): «Euskara araban», Uztaro, 21. zenbakia, 79-95. orrialdeak.
- ↑ Álava en sus manos bilduma: Literatura y Literatos kapitulua, Julio-César Montoyo, Vital Kutxa, Gasteiz, 1983.
- ↑ Vitoria-Gasteiz (las lenguas) Euskomedian.
- ↑ Estelas discoideas de homenaje en Alava, Vicente Arrizabalaga Loizaga, Antso Jakituna Fundazioa; ikus 13-15 or.
- ↑ Arraia-Maeztu Euskomedian.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Joan Batista Gamiz literaturaren zubitegian.
- (Euskaraz) Gamiz Euskal Literaturaren Hiztegian.
- (Gaztelaniaz) Gamiz Euskomedian.
| Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |