Joan Castejón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joan Castejón
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoan Ramon García Castejón
JaiotzaElx1945eko abenduaren 17a (78 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea eta marrazkilaria
Mugimenduaespresionismoa
Errealismo soziala
surrealismoa
joancastejon.net
IMDB: nm6344369 Edit the value on Wikidata

Joan Castejón (Elche, Espainia, 1945eko abenduaren 17a) marrazkilari, margolari, eskultore eta grabatzaile espainiarra da, eta gerra osteko Valentziako berrikuntza plastikoaren garaiko errealismo sozialaren ordezkari nagusietakoa. Grup d'Elxeko kide da[1][2][3].

Izen osoa Joan Ramón García Castejón zuen[4].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere artelanak Espainiako museo garrantzitsuenetako batzuetan egon dira ikusgai, hala nola, Arte Modernoaren Valentziako Institutuan, Alacanteko Unibertsitatearen Museoan[5], Valentziako Unibertitatearen «Martínez-Guerricabeitia» Bilduman[6] , Miguel Hernández Unibertsitatean, Bankaixa Fundazioan, Valentziako Karmengo Zentroan[7], Alacanteko Arrain Lonjako aretoan eta Elxeko Arte Garaikidearen Museoan. Hamasei urte zituela, Valentziara joan zen bizitzera; bertan, Arte Ederren Zirkuluan eta San Carlos Academian trebatu zen.

Jipoia jasotzen ari zen lagun bati laguntzeagatik eta kalez jantzita zegoen polizia-agente bati jotzeagatik, Castejón atxilotu egin zuten, eta sei urteko kartzela-zigorra ezarri zioten. 1969ko erdialdera arte egon zen gatibu. Urte horretan, Grup d'Elxeko kide bihurtu zen, eta talde horren erakustaldietan parte hartu zuen 1971. urtera arte.

1999an, Déniako semetzako izendatu zuten Castejón[8].


Lan nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Maternidad gris (1969)
  • Eran más de tres mil (1973)
  • Personaje reducido por sus propias gestas (1974)
  • La digestió (1978)
  • Mutant d'águila irreal (1980)
  • El día (1984)
  • A Salvador Espriu (1989)
  • Paisatge daurat 1993 (1993)
  • El Salt (2002)
  • Cavall nocturn (2004)
  • La guerra (2009)
  • Horrela hitz egin zuen Zaratustra (2013-2014)


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. El Grup d'Elx regresa tras 27 años. El País (Noiz kontsultatua: 2002-12-12).
  2. "Condenado a tres años de trabajos forzados.". El País (Noiz kontsultatua: 2013-05-14).
  3. Historia del Grup d'Elx. Ajuntament d'Elx (Noiz kontsultatua: 2013-05-14).
  4. "Así era entonces.". El País (Noiz kontsultatua: 1999-05-14).
  5. Museo de la Universidad de Alicante (MUA). MUA (Noiz kontsultatua: 2005-05-14).
  6. Colección Martínez-Guerricabeitia, Universidad de Valencia. UV (Noiz kontsultatua: 2003-05-14).
  7. "Lo bello y lo siniestro se funden en una exposición en El Carmen.". El País (Noiz kontsultatua: 2013-05-14).
  8. "En la falda del Montgó, Dénia.". El País (Noiz kontsultatua: 2012-05-14).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museo eta erakustaretoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Joan Castejón
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Castejón

Beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]