Joan Coromines

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:24, 11 urtarrila 2016

Joan Coromines i Vigneaux (Bartzelona, 1905eko martxoaren 21a - Pineda de Mar, 1997ko urtarrilaren 2a) filologo katalana izan zen.

Pere Corominesen semea zen. Pompeu Fabra eta Ramón Menéndez Pidalen ikasle izan zen. Arango hiztegiari buruz egin zuen doktoretza-tesia 1931. urtean. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan irakasle izan zen Espainiako Gerra Zibila amaitu zen arte. Gerra ondoren Argentinara jo zuen, eta 1946. urtean Chicagon jarri zen bizitzen. 1954an Gaztelaniaren hiztegi etimologiko kritikoa eman zuen, eta 1980tik aurrera Katalanaren hiztegi etimologiko eta osagarria, bere obrarik garrantzizkoena. Bizitzako azken urteetan Kataluniako Letren Ohorezko saria (1984) eta Espainiako Letren Sari Nazionala (1989) jaso zituen, besteak beste.

Erreferentziak