Joan Crawford

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joan Crawford
Datu pertsonalak
Izen osoa Lucille Fay LeSueur
Jaio 1905eko martxoaren 23a
San Antonio, Texas (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Hil 1977ko maiatzaren 10a (-73 urte)
New York (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak Mildred Pierce
Sariak Oscar Saria (1943)
IMDB IMDBko fitxa

Joan Crawford (1905eko martxoaren 23 - 1977ko maiatzaren 10) Ameriketako Estatu Batuetako aktorea izan zen, Oscar sariaren irabazlea.

Dantzan hasita, zinemarako Metro-Goldwyn-Mayer estudioek 1920ko hamarkadan kontratatu zuten. Paper txikietatik, ospetsu bilakatu zen hamarkadaren bukaerako. 1930eko hamarkadaren hasieran, MGMko Norma Shearerek eta Greta Garbok adinako fama zeukan Joan Crawfordek. Askotan, maitasuna aurkitzen zuen emakume gazte, langile eta gogotsuaren papera egiten zuen Crawfordek. Depresio garaiko ikusleek, emakumeek batik bat, biziki gustuko zituzten holako istorioak. Hamarkadaren amaierako, Hollywoodeko izarrik puntakoena zen, baita soldata handienetakoa irabazten zuen AEBetako emakumea ere.

Warner Brosera joanda, 1943an Oscar saria lortu zuen, Mildred Pierce filmari esker. Hurrengo urteetan haren ibilbideko kritikarik hoberenetakoak jaso zituen. 1960ko hamarkadan zineman jarraitu zuen, baina haren agerraldiak urritzen hasi ziren. 1970ean zinema utzi zuen azkenean.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Crawford Aldatu lotura Wikidatan