Joan Fontaine

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joan Fontaine
Joan Fontaine
Datu pertsonalak
Izen osoa Joan de Beauvoir de Havilland
Jaio 1917ko urriaren 22a
Tokio (JaponiaJaponia)
Lan nabarmenenak Rebecca (1940)
Suspicion (1941)
Jane Eyre (1944)
IMDB IMDBko fitxa

Joan Fontaine (Tokio, 1917ko urriaren 22, Joan de Beauvoir de Havilland jatorrizko izenez) Ameriketako Estatu Batuetako aktorea da, Oscar sariaren irabazlea. Olivia de Havilland aktorea du ahizpa zaharra, baina elkarren urrunketa ospetsua izan zen.

Japonian jaio baziren ere, gurasoen dibortzioak San Franciscora eraman zituen bi ahizpak. Amak Joani debekatu zion zineman sartzea, Oliviak haren baimena bazuen ere. Hori dela eta, ahizpa gazteak ezizena bilatu behar izan zuen: Joan Fontaine. RKO estudioetan hasi zen Joan zineman. Ginger Rogers gabeko Fred Astairen lehen filmean Joan Fontaine izan zuen lagun. Hala ere, film horrek ez hasierako gainontzekoek ere ez zioten arrakastarik eman Joan Fontaineri. Haren zortea biratu zen Alfred Hitchcocken lehen AEBetako filmarekin, Rebecca hain zuzen ere. Oscar saria, aldiz, Alfred Hitchcocken beste film bati esker lortu zuen, (Suspicion), 1941ean. Hurrengo urteetan melodrama arrakastatsu frankotan agertu zen. Nolanahi ere, 50eko hamarkadatik aurrera haren ospeak behera egin zuen.

Filmografia [aldatu]