Joan Fontcuberta
Joan Fontcuberta katalan argazkilaria (Bartzelona, Katalunia, 1955eko otsailaren 24a) da.
[aldatu] Biografia
Informazio-zientzietako lizentzia atera ondoren, irakasle izan zen Informazio Zientzien Fakultatean lehenik eta Arte Ederretako Fakultatean gero (1979tik 1986ra). 1988an, Photovision aldizkaria sortu zuen. Espainiako XX. mendeko argazkilaritzaren espezialista gisa, zenbait erakusketa antolatu ditu, hala nola Idas y Caos, aspectos de las vanguardias fotográficas en España 1920-1945.
Artista gisa egin duen lana errealismo fotografikoa naturaltasunaren eta artifizialtasunaren eta egiaren eta faltsuaren arteko nahasketaren bidez iraultzean datza. Horren adibide dira bere frottogramak irudi fotografikoaren eta frottage surrealistaren arteko sintesia, informazio bisualari negatiboaren marratuaren ukimen-informazioa gehitzen diotenak. Argitaratu dituen lanen artean, aipagarriak dira Herbarium (1984) eta Fauna (1988, Pere Formiguerarekin batera egindakoa). Erakusketa askotan parte hartu du, eta munduko museo handienetan daude bere obrak ikusgai. Hainbat sari jaso ditu, besteak beste, Alemaniako Fotografische Akademiek Octavious Hill domina 1988an eta Kataluniako Kultura Sari Nazionala 2010ean.
[aldatu] Kanpo loturak
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.