Joan Fuster
Joan Fuster i Ortells (Sueca, Valentzia, Katalan Herriak, 1922 - 1992) valentziar idazlea izan zen, katalanez idazten zuena.
[aldatu] Biografia
Kazetari gisa hasi zen lehenengo, hala ere literatura-kritika eta saioa landu zituen batez ere.
1962an Nosaltres els valencians idatzi zuen, gerora ezagunena egin den liburua. Bertan dago Valentziari eta Katalan Herriei buruz, politika- eta kultura-arazoak kontuan hartuta, haren pentsamenduaren funtsa. Gizartea eta politika gai hartuta saio asko idatzi zituen: Cansar-se d´esperar (1965), L´home mesura de totes les coses (1967), Consells, proverbis i insolències (1968), Babels y Babilònies (1972). Literatura kritikaren alorrean, berriz, Heretgies, revoltes y sermons (1968), Literatura catalana contenporània (1971) eta La decadència al País Valencià (1976).
1977an, eztabaida ugari piztu zuen El blau de la senyera liburua argitaratu zuen. 1981ean Ara o mai kaleratu zuen. Poesia liburuak ere baditu; 1987an Set llibres de versos bilduman bildu zituen denak.
Joan Fusterren ezaugarri nagusia arrazionalismoa, ironia eta zorroztasuna da. Valentzia Katalan Herrien barruan kokatzen du, eta horri buruzko burutapen ugari idatzi du. Haren azterketak jakituriaz beteta badaude ere, oso atseginak dira irakurtzeko. 1975ean katalanezko sari garrantzitsuena eman zioten, Premi d'Honor de les Lletres Catalanes delakoa.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.