Joan Hastings

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joan Hastings
Datu pertsonalak
Jaio 1347ko abuztuaren 29a
Sutton Valence (Ingalaterrako Erresuma)
Hil 1375eko apirilaren 16a
Pikardia (Frantzia)
Bikotekidea(k) Margaret eta Anne Manny

Joan Hastings (John Hastings ingelesez) ingeles noble eta militarra izan zen, Abergavenny-ko baroia eta Pembrokeko bigarren kondea.

Ezkontza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1359ko maiatzaren 19an ezkondu zen Reading-en, Eduardo III.a Ingalaterrakoaren alaba Margaret-ekin (13461361). Ez zuten seme-alabarik izan eta emaztea bi urteren buruan hil zen.

1368ko uztailean bigarren aldiz ezkondu zen, Manny-ko baroi zenaren alaba Anne Manny-rekin. Seme bat izan zuten.

Karrera militarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1367an Gaztelaren aurkako kanpainan borrokatu zuen bere koinatu Eduardo Printze Beltzarekin batera.

Ligetaren Ordeneko zaldun izendatu zuten 1369an. Poitou-en egindako inkurtsioan John Chandos-ekin batera buruzagitza partekatzeari uko egin zion urte hartan bertan, baina azken honek ezberdintasunak alde batera utzi eta lagundu egin zuen kondea larri zebilen batean.

1370ean sutsu ekin zion Limoges-en arpilatzeari, berriro ere Printze Beltza aldean zuela.

1372. urtean, ordea, ordu arte izan zuen zori ona bukatu zitzaion: bere flota gaztelarren itsas armada batek suntsitu zuen Arroxelako guduan (1372ko ekainaren 22an) eta preso hartu zuten bera. Santanderrera eraman zuten eta Pikardian hil zen gatibutasunean.

Ondorengotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren seme John Hastings izendatu zuten ondorengo, aita preso hartu eta hilabete batzuetara jaiotakoa.