Joan I.a Borgoinakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joan Beldur Gabea

Joan I.a Borgoinakoa edo Joan Beldur Gabea (Dijon, 1371ko maiatzaren 28a - Montereau, 1419ko azaroaren 10a) Burgundiako dukea 1404-1419 urteetan. Frantziako erregeorde Filipe Ausartaren semea zen. Frantziako tronua hartu nahi izan zuen Karlos VI.a erregearen eroaldian, Luis Orleansekoaren aurka, eta burgundiarren buruzagia izan zen istilu hura zela eta sortu zen gerra zibilean, armañactarren kontra. Luis Orleansekoa hilarazi zuen 1407an eta Parisen egon zen jaun eta jabe 1413an Bernardo VII.a Armañacekoak bertatik bidali zuen arte. Geroago ingelesen laguntza jaso zuen. Karlos VII.aren aldekoek hil zuten 1419an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan I.a Borgoinakoa Aldatu lotura Wikidatan