Joan Jainkoarena

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
San Joan Jainkoarena, Bartolomé Esteban Murilloren margolana (Xàtivako udal museoan dago gordeta).

Joan Jainkoarena, jaiotzako izen-deiturez João Cidade Duarte (Montemor-o-Novo, Portugal, 1495 - Granada, Espainia, 1550) Espainian eragin handiena izan duten erlijiosoetako bat da, eta Hego Euskal Herrian ere nabari da haren eragina. San Joan Jainkoarenaren Ospitale Ordena sortu zuen. Erromatar Eliza Katolikoak santu izendatu zuen 1690ean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortzi urteko mutiko zela, Toledoko Oropesa herrian agertzen zen. Joan Jainkoarenaren biografian hutsune nabarmenak eta ilun-une asko agertzen dira, gaur ere argitu barik: nortzuk izan ziren bere gurasoak, bere jaioterria, familia eta bizitza... Uste denez, bere etxetik pasatu zen eleizgizon batekin jaon zen eta Frantzisko Cid Mayoralen etxean geratu zen urte askotan.

“22 urteko zelarik, gerrarako gogoa sortu zaion”, Oropesa-ko Kondearen konpainian izena emanez, Karlos V. Enperadorearen zerbitzura, Hondarribiko herriaren defentsara joan zanean, Frantziako Frantzisko I.ak eraso zion eta. Izan daiteke esperientziarik txarrena jazo zaiona, ea-ea urkatua izan zen eta. Oropesa-ra itzulita, Viena defendatzera deitua izan zen, turkoen erosoen aurka.

Gerra giroko esperientzien ondoren, artzain eta egurgile izatera jo zuen, zelan edo halan bizi behar zuen eta; Ceutako harresiak eregiten igeltzeru lanetan jardun ondoren, azkenik, Gibraltarren liburugintzan hasi zen, Granadan luzaroan horretan iraunez, Elvira kalean, bide barrietara jo arte.

Granadan hasten da Joan Jainkoaren benetako historia, bizitzan ondo oinarrituta zegoelarik, itxura baten, Espainian eta Europan zeharreko ibiltaldiak bukatu ondoren.

1539. urteko urtarrilaren 20an Martirien Ermitan Avilako San Joanen hitzaldia entzuten zegoela, bere konbertsioa gertatu zen. Avilako Joanen hitzak barru-barrutik eragin zioten: zeuzkan liburuak apurtu zituen, herrian zehar biluzik zebilen, ume guztiak berataz barre egiten zioten. Bere portaera zoro batena zen, eta hatakotzat harturik, Errege-Ospitalean sartu zuten. Han gaixoen eta eskekoen zerbitzura jarri zen, bitartean bere pentsaerak eta espiritu-bizitza bideratuz joan ziren, gogoeta sakonak eginez. Avilako Joanek zuzentzen du eta Extremadurako Guadalupeko Ama Birjina bisitatzera bialtzen du. Han barruan zerabilen ametsa argitu zaion eta Ama Birjinaren oinetan behartsu, gaixo eta munduko baztartuen alde bere burua eta bizia eskeintzearen promesa egin zuen.

Urte bereko udazkenean Joan Granadara itzuli zen, adorez eta gizatasunez beterik. Bere ahaleginak eta jentearen eskuzabaltasuna beste laguntasunik ez dauka. Hasiera batean, Joanek bere ongileen etxeak erabiltzen ditu gaixoak eta herriko behartsuak hartzeko. Baina laster etxe bat alokatu behar izan zuen , Lucena kalean, bertan bere lehenengo ospitalea antolatuz. Behingoan bere entzutea Granada osoan zabaltzen da, eta gotzainak “Joan Jainkoarena” izena ezarten diote. Ondorengo hamar urteetan bere ekintza hazten joan da eta beste ospitale bat eregiten du Cuesta de Gomerezen.

Joan Jainkoaren irudia Bilboko suhiltzaileen egoitzan.

Era berean, bere sasoiko ospitale-zerbitzu berrienak eskeintzen ditu. Bere zerbizu-lanak han-hemen gehituz doaz eta bere ikasle kopurua ere; haien artean ezagunena Antón Martin, Madrilen bere Ordenako Ospitalearen sortzailea, “Nuestra Señora del Amor de Dios” deitua, eta bere ekintza barriaren oinarriak gero eta sendogoak dira.

1550. urteko martxoaren 8an hil zen Joan Jainkoarena Granadan biriketako minak jota, ito-zorian zegoen gazte bat salbatzearren, errekara salto egiteak kaltetuta.

1630. urteko irailaren 1an beatifikatu zuten eta 1690. urteko urriaren 16an kanonizatu. Ospitale eta gaixoen zaindari izendatua izan zen.

Joan Jainkoarena suhiltzaileen zaindaria ere bada.

Bere heriotza ondoren, bere Ordena zabaldu zen Espainian, Portugalen, Italian eta Frantzian eta, gaur egun, bost kontinentetan dago indarrean. San Joan Jainkoarenaren Ospitalari erlijiosoak 1.500 inguru dira eta 200 alkarte baino gehiago gaixoen zerbitzurako.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Jainkoarena Aldatu lotura Wikidatan