Joan Laporta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joan Laporta
Joan Laporta
Joan Laporta 2008. urtean
Datu pertsonalak
Izen osoa Joan Laporta i Estruch
Jaio 1962ko ekainaren 29a
Katalunia Bartzelona (Katalunia)

Joan Laporta i Estruch (Bartzelona, 1962ko ekainaren 29an-) kataluniar politikaria, abokatua da eta Futbol Club Barcelona taldeko presidente ohia.

Bartzelonako Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua, Kataluniako hiriburuaren Abokatu Eskola Gorenako nahiz Ernest Lluch Elkargoko Zuzendaritza eta Batzordearen kide ere bada. Bartzelonako Abat Oliba Unibertsitateko Gizarteen eta Zerga Adituen Zuzenbideko Masterra eta Bartzelonako Abokatu Eskola Gorenako Merkatal Elkarteen Zuzenbide ikastaro bateko Diplomatua ere bada.

Gainera, Laporta abokatua "Laporta & Arbós" abokatu bufeteko kide fundatzaile eta titularra da, baita Bartzelonako Unibertsitateko Arkitekto Teknikoen Fakultateko Zuzenbide Higikor eta Erregistraleko maisu laguntzaile ere. Bartzelonako japoniar kontsularen aholkulari pertsonala ere izan zen. Constanza Etxebarriatik bananduta dago eta hiru semeen aita da: Pol, Guim eta Joan.

2010ean beste hainbat jenderekin batera Solidaritat Catalana per la Independència alderdi independentista sortu zuen eta urte hartako hauteskundeetan Kataluniako Parlamentuko parlamentari bihurtu zen.


Aurrekoa
Joan Gaspart
600px Catalano azulgrana.png
Futbol Club Barcelonako Presidentea

2003-2010
Ondorengoa
Sandro Rosell
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Laporta Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Katalunia
Artikulu hau Kataluniako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.