Joan Lurgabea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joan Ingalaterrakoa
Joan Lurgabea

1199ko apirilak 6 – 1216ko urriak 19
Aurrekoa Rikardo I.a
Ondorengoa Henrike III.a

Jaiotza 1166ko abenduaren 24a
Oxford
Heriotza 1216ko urriaren 19a
Newark-on-Trent, Nottinghamshire
Ezkontidea Elisabet, Gloucesterko kondesa
Elisabet, Angulemako kondesa
Senideak Henrike II.a (aita)
Leonor Akitaniakoa (ama)

Joan Ingalaterrakoa (Oxford, 1166ko abenduaren 24aNewark-on-Trent, Nottinghamshire, 1216ko urriaren 19a), Joan Lurgabea[1] (ingelesez Lackland, frantsesez Sans Terre) ezizenez ezaguna, Ingalaterrako erregea eta Akitaniako dukea izan zen 1199 eta 1216 bitartean. Haren agintaldian geratu zen Lapurdi Akitaniako dukerriaren barnean, eta bera errege zelarik hornitu zen Baiona hiri-gutun berri batez (1215).

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Henrike II.a Ingalaterrakoa eta ama Leonor Akitaniakoa zituen. Filipe Augusto Frantziako erregearen laguntzaz, aitaren eta bere anaia Rikardo I.aren aurkako saioak egin zituen, eta Ingalaterrako errege izendatu zuten azken hau oinordekorik gabe hil zenean, bere iloba Artur Bretainiako dukearen kaltetan. 1202. urtean, Filipe Augusto Frantziakoak Normandia, Anjou, Maine, Touraine eta Poitou gabe uztea deliberatu zuen, Elisabet Angulemakoa berekin eramateagatik (orduan hasi zitzaion Lurgabea esaten Frantzia aldean). Filipe Augustok Normandia konkistatzeari ekin eta Arturren esku utzi zuen gainerako lurraldeak hartzeko kargua. 1203. urtean Joan Lurgabeak berak hil zuen Artur, eta Bretainia gabe geratu zen, bertako matxinadari ezin eutsi izan ziolarik. Ondoko urteetan Normandia (1204) eta Touraine (1205) galdu zituen.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1189an Elisabet Gloucesterkoarekin ezkondu zen, baina ez zuten seme-alabarik izan eta ezkontza baliogabetzeko eskatu zuen.

1200an Elisabet Angulemakoarekin ezkondu eta bost seme-alaba izan zituzten:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Rikardo I.a Ingalaterrakoa
Ingalaterrako erregea
11991216
Ondorengoa
Henrike III.a Ingalaterrakoa


Aurrekoa
Rikardo I.a Ingalaterrakoa
Akitaniako dukea
11991216
Ondorengoa
Henrike III.a Ingalaterrakoa
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Lurgabea Aldatu lotura Wikidatan