Joan March
Wikipedia(e)tik
Joan March i Ordinas (Santa Margarita, Mallorca, Katalan Herriak, 1880 - Madril, Espainia, 1962) espainiar finantza-gizona izan zen.
[aldatu] Biografia
Primo de Riveraren diktaduraren garaian, dirutza handia lortu zuen oso denbora gutxian March Hermanos enpresarekin, enpresa horrek baitzuen Marokora saltzen zen tabakoaren monopolioa.
Espainiako Gerra Zibilean, Francoren alde egin zuen, eta diru-laguntza handia eskuratu zuen hala. 1955ean, Juan March Fundazioa sortu zuen, kultura bultzatzeko.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.