Joan Miró

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joan Miró

Bizitza
JaiotzaBartzelona1893ko apirilaren 20a
Herrialdea Espainia
Bizilekuarue Blomet (en) Itzuli
Mont-roig del Camp
Lehen hizkuntzakatalana
HeriotzaPalma Mallorcakoa1983ko abenduaren 25a (90 urte)
Hobiratze lekuaMontjuïceko hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Pilar Juncosa (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaCercle Artístic de Sant Lluc (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Irakaslea(k)Modest Urgell
Josep Pascó i Mensa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, litografoa, zeramikaria, eskultorea, posta zigilu diseinatzailea, tapestry designer (en) Itzuli, diseinatzailea, eszenografoa, artista grafikoa eta ehungintzako artista
Lantokia(k)Palma Mallorcakoa
Belgika
Paris
Herbehereetako Erresuma eta Bartzelona
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakModest Urgell eta Jeronimo Bosch
KidetzaCollege of 'Pataphysics (en) Itzuli
Royal Academy of Arts
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Mugimenduasurrealismoa
Izengoitia(k)Miro, Joan
Genero artistikoaZeramika
grafikoa
arte abstraktua
Margolaritza
Eskulturagintza

IMDB: nm0592629 Allocine: 37772
Musicbrainz: 330e52a2-b9c2-489a-84bd-654124438366 Discogs: 803893 Find a Grave: 7382491 Edit the value on Wikidata

Joan Miró i Ferrà (1893ko apirilaren 20a - 1983ko abenduaren 25a, Palma Mallorcakoa) kataluniar margolari, eskulturgile, grabatzaile eta zeramikari bat izan zen. Surrealismoaren ordezkari nagusienetako bat izan zela jo izan da.

1975an bere omenezko Joan Miró fundazioa eratu zen. Gainera, 1983az geroztik Bartzelona hirian bere omenezko Joan Miró parkea dago.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita erlojugilea eta bitxigilea zuen. Eskulangile familia batean jaio izana eta Kataluniako paisaje barea funtsezkoak izan ziren Miróren margolanetan. Merkataritza ikasketak egin zituen eta bi urtez bulego batean egin zuen lan, harik eta gaixotu zen arte. Gurasoek Tarragonako Mont-roig del Campera eraman zuten sendatzera. 1912an Bartzelonara itzuli zen eta Francisco Gali pintorearen eskolan hasi zen. Gali izan zen, beraz, Miróri Parisko azkeneko arte joeren berri eman ziona. Orduan ezagutu zuen Mirók Antoni Gaudíren arkitektura zoragarria ere. Joan Mirók gizaki primitibo batek edo haur batekikusiko lukeen moduan antzezten zuen izadia. Alde horretatik, oso hurbil zegoen dadaista eta surrealistetatik. Lehen lanetan nabaria zen Van Gogh-en eragina, baina pixkanaka, Picassoren eraginez besteak beste, surrealismorantz jo zuen Miroren surrealismoa oso pertsonala bazen ere, aberatsa koloreetan eta grafismoetan. 1915etik 1919ra Mirók Bartzelonan, Montroigen eta Mallorcan lan egin zuen, eta paisajeak, erretratuak eta gorputz biluziak margotu zituen kolore ilun eta biziz. 1919tik aurrera, Parisen eta Mont-roigen bizi izan zen, txandaka. 1925etik 1928ra, surrealismoak eta Paul Klee margolari suitzarrak eragin nabarmena izan zuten Mirórengan, honen pintura onirikoetan eta paisaje irudikatuetan ikusten den bezala.

1930eko hamarraldian Miróren mugak asko zabaldu ziren. Balletetarako dekoratuak egin zituen, eta bere margolanak Frantziako eta Estatu Batuetako arte aretoetara zabaltzen hasi ziren. Espainiako gerra zibilaren garaian, Parisen bizi izan zen Miró, eta Bigarren Mundu Gerra hasi zenean Espainiara itzuli zen. Garaitsu hartan margotu zituen Konstelazio ospetsuak.

1948an eduki poetiko handiko obra sail bat hasi zuen, emakumea, txoria eta izarra gaitzat hartuta. Bigarren Mundu Gerraz geroztik mundu guztian hedatu zen Joan Miróren ospea. 1954an, Veneziako Bi Urteko saria irabazi zuen grabatu batekin eta handik lau urtera Parisko Unescoren eraikinerako zeramikazko mural bat egin zuen, zeinari esker Guggenheim fundazioaren saria eman baitzioten. Ospea eta ohoreak gorabehera, Mirok bere gogoeta eta sorkuntza artistikoarekin jarraitu zuen, harik eta 1983ko Eguberri egunean Palma de Mallorcan hil zen arte.

Lan aipagarrienak hauek dira: Masia bat (1921-22), Ricart-en erretratua (1917), Baserria (1922), Lur landua (1923), Arlekinaren Inauteria (1925), Konposizioa (1933), Portua (1945), Harvard eta Cincinnatiko unibertsitateetako horma irudiak (1947, 1950), UNESCO erakundeak Parisen duen egoitzakoa, Osakako Erakustaldiko (1970) eta Bartzelonako aireportuko zeramikazko horma irudi handiak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Miró Aldatu lotura Wikidatan