Joan Santuen eliza (Bilbo)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joan Santuen eliza
Bilbao - Santos Juanes 10.JPGFatxada
Herria Bilbo
 Bizkaia
Herrialdea  Euskal Herria
Koordenatuak 43°15′28″N 2°55′20″W / 43.25778°N 2.92222°W / 43.25778; -2.92222Koordenatuak: 43°15′28″N 2°55′20″W / 43.25778°N 2.92222°W / 43.25778; -2.92222
Garaia 1622-XVII. mendea
Joan Santuen eliza (Bilbo) is located in Euskal Herria
Joan Santuen eliza (Bilbo)


Joan Santuen eliza Bilboko Zazpikaleetan dagoen eliza da, Erronda eta Gurutzeko kaleen bilgunean kokatuta hain zuzen ere. Estilo barroko klasizista eraiki zuten XVII. mendean. XVIII. mendera arte Jesusen Lagundiaren San Andres Ikastetxearen eliza izan zen[1].

[aldatu] Historia

Jesusen Lagundiak, Domingo Gorgollaren dohaintza bati esker, eraiki zuten. Lanak 1622an hasi zituzten aita Ramírez diseinatzailea izanik. Hogei urte geroago, atzealdea, kruzeroa izan ezik, bukatu zuten. Hiru hamarkada eraiki gabe pasa ondoren, berriro 1672an Manuel Ceballos eta Mateo del Río kantabriarrek lanari lotu zioten. Hiru urte geroago Francisco Elorriagak teilatuak, bobedak eta kupula eraiki zituen.

1767an jesuita bota zituztenean, Bilboko Udalak orduko San Andres Ikastetxea jazo zuen. Klaustroa ospitale bihurtu eta eliza publiko bilakatu zen. 1769an egun Atxuri eta orduan Ibeni izeneko errebaletik Joan Santuen (San Joan Bataiatzailea eta San Joan Ebanjelaria) parrokia ekarri zuen, horrela "Vera Cruz" izeneko kofradia historikoaren egoitza ere bilakatu zen[2].

1983ko uholdeak eta gero guztiz zaharberritu zuten.

[aldatu] Galeria

[aldatu] Erreferentziak

  1. Cilla López, Raquel / Muñiz Petralanda, Jesús. "Guía del Patrimonio Religioso del Casco Viejo de Bilbao". Bilboko elizbarrutia, Elizbarrutiko Arte Sakratuko Museoa. ISBN 84-87002-50-1.
  2. (Euskaraz) Bizkaiko Ondare Historikoa: Joan Santuen eliza (Bilbao)
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Joan Santuen eliza (Bilbo)


Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak