Joan VI.a Kantakuzeno
Joan VI.a Kantakuzeno (grezieraz Ἰωάννης ΣΤʹ Καντακουζηνός, Iōannēs VI Kantakouzēnos) (Konstantinopolis, 1293 - Mistra, Peloponeso, 1383ko ekainaren 15ean) Bizantzioar Inperioko enperadorea izan zen 1347-1351 urteetan.
Joan V.aren erregeordea zen, eta Ana Savoiakoak kendu zuen postu horretatik 1341ean. Turkiarren eta eslaviarren laguntzarekin 1347an Konstantinopolis hiriaz jabetu zen, eta enperadore nagusi adierazi zuen bere burua. Serbiarren, turkiarren eta genovarren erasoek, Tesalonikako zeloteen matxinadek eta barneko erlijio-borrokek guztiz ahitu zuten inperioa. Joan V.ak menderatu zuen 1354. urtean, eta Atos mendira eta Mistrara erretiratu zen orduan. Historia-oroitzapenak biltzen dituzten idazki garrantzitsuak (1320-1356 urteak) utzi zituen.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Aurrekoa Joan V.a Paleologo |
Bizantziar Inperioko enperadorea 1347–1353 Joan V.a Paleologorekin (1341–1376) |
Ondorengoa Joan V.a Paleologo |