Joana Arc-ekoa
Wikipedia(e)tik
Joana Arc-ekoa[1] (1412 - 1431), Orleansko dontzeila izenez ere ezaguna, Frantziako heroi nazionala da, eta Eliza Katolikoaren santu bat. 17 urte besterik ez zuela, Karlos VII.a erregea konbentzitu zuen ingelesak kanporatzeko gai zela eta honek bere armadaren buruzagitza eman zion Orleansko setioan, Patayko gudan eta beste hainbat borrokatan. Borgoindarrek atzeman zuten eta ingelesei entregatu zieten. Heresiaz akusatu eta sutan erre zuten Rouenen.
Erreferentziak [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
| Artikulu hau Frantziako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |