Joana II.a Nafarroakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joana II.a Nafarroakoa
Joana II.a Nafarroakoa

1328 – 1349
Norekin Filipe Évreuxkoa
Aurrekoa Karlos I.a
Ondorengoa Karlos II.a

1328 – 1343

Jaiotza 1306ko martxoaren 27
Conflans Frantzia
Heriotza 1343ko irailaren 16
Conflans Frantzia
Ezkontidea Filipe Évreuxkoa
Egoitza Paris[1] Frantzia
Erlijioa Kristaua

Joana II.a Nafarroakoa (Conflans, 1311ko urtarrilaren 28 — Conflans, 1349ko urriaren 6) Frantziako infanta eta Nafarroako erregina (1328 - 1349) zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joana Parisetik gertu zegoen Charenton-le-Ponteko Conflanseko gazteluan jaio zen, 1311ko urtarrilaren 28an. Aita Luis I.a Nafarroakoa eta X.a Frantziakoa erregea eta ama bere lehendabiziko emaztea zen Margarita Borgoinakoa. Aita eta bere sasi-neba zen Joanes I.a hil zirenean erresuma bien oinordekotzatik aldendua zen bere osaba zen Filipe II.aren alde. Hori egiteko bere adina (6 urte zituen) eta bere ustezko gurasoak erabili zituzten, ama adulterio egiteagatik salatua zelako. Baina salaketak egiaztatu ezinak zirenez, Lege Salikoa erabili zuten, emakume bat tronutik aldetzeko. Hala ere, legea Frantzia baino ez zuen balioa, eta, bi errege pasa ondoren, Nafarroako erregina bihurtu zen.

1328an Karlos I.a Nafarroakoa hil zenean, Frantziako oinordekotza auzian zegoen baina ez Nafarroako Erresumakoa. Bere ustezko sasi-jaiotza ahaztua, Joana zen Joana I.aren ondorengo bizirik zirauen artean helduena. Hori zela eta, Nafarroako Gorteek koroa aintzat hartu zioten. Era berean 1328an, bere aitaren lehengusua zen Filipe VI.a Frantziakoak ere Nafarroako erregina zela onartu zuen. Tituluaren truke Frantziarekin harremanak hautsi behar zituen. 1336ko martxoaren 14ko Villeneuve-lès-Avignongo Itunari esker, Xanpaina eta Brieko konderriak galdu eta Angulema eta Mortaingo konderriak lortu zituen.

Berarekin batera bere senarra zen Filipe Évreuxkoa ere Nafarroako errege de iure uxoris bihurtu zen. 1328an Nafarroako Gorteek Gares eta Iruñea aldarrikatu eta Arnaldo Barbazangoa Iruñeko apezpikuak 1329ko martxoaren 5ean Iruñeko katedralean koroatu zuten.

Erreinaldiaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filipe III.a Nafarroakoa

Bere gobernuak neurri hauek hartu zituen:

  • Nafarroako Foruak hobetu zituen. Hogeita hamalau kapitulu gehitu zituen erret-boterea nobleteriarenaren aurka sendotzeko. Hobekuntza hauek Larrasoañako Gorteek adostuak ziren.
  • Hirietako burgesiaren aldeko neurriak hartu zituen, bere ordezkariak Nafarroako Gorteetan onartuak izanik.
  • Hobekuntza administratiboak ezarri zituen: erroldak berritu eta zergen eraginkortasuna sakonduz.
  • Zenbait gobernu erakunde eratu zituen: Errege-Kontseilua (legegile eta epaile eginkizunak zituena), Gortea (epaitegi gorena) edo Comptos Ganbera (zergetan eta finantzatan eginkizunak zituena).

Gizartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Orduan ia jaioberria zen burgesia sendotu zuen, kontzejuak indarberritu zuena (eta baita kanpokoen aurka egiten zuena, tartean juduak, moriskoak, eta abar).
  • Frantziarekin izandako lotura estutu zuen, alde batetik koroa beraren menpean izandako urteak zirela eta, eta bestetik, Done Jakue bidea zela eta.
  • 1339 eta 1344 artean, Orreagako Kolegiata berritu zuen. Eraikina 1219an donetsia bazen ere, Iberiar Penintsulako lehendabiziko eraikin gotiko bihurtu zen.
  • 1349ko Izurri Beltza hedatu zen, batez ere judutegietan.
  • Delitugintza, 1328 eta 1349 artean, Justiziak gogor zigortua zen. Hogei urteetan eta 1350ean erresumak 53.000 biztanle zituena kontuan hartuta, 1.636 delitu epaitu zituzten, horietatik ia %50a bortitzak (hilketak eta erasoak, eta lapurreta asko[2]).
  • Bere erreinaldian pilotari buruzko lehendabiziko berria jaso zen: erregea "eskuz" partida ikus zezan eraiki zen taulatu bat Iruñeko domingotarren klaustroan.

Juduen jazarpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlos I.a hil eta erregeak Parisetik etorri baino lehen, Frantzian hasitako jazarpenak Nafarroan hedatu ziren, zenbait kontzejuk bultzatuak. Zurrumurruak handitu ahala, judutegiak eusteko prestatu ziren. Lizarra, Tutera, Iruñea eta Zangozakoek bere goarnizioa indartu zuten. Hala eta guztiz ere, ezin zuten matxinadaren hasiera oztopatu, frai Piarres Oilogoiengoak suspertua. 1328ko martxoaren 1etik aurrera Artaxona, Ribaforada, Buñuel eta Corteseko juduek jasandako jazarpena salatu zuten. Lizarran, Vianan, Alesbesen, Garesen, Funesen eta San Adrianen judu asko hil zituzten, beste askok Aragoiko Erresumara ihes egitera bultzatuz non Alfontso IV.aren babesa izan zuten.

Gobernadoreak matxinada oztopatzea saiatu zuen eta erregeorde berak Tutera aldera joan zen bere gudagizon eta guzti bertako juduak zaintzeko.

1329ko apirilean, erregeek epaitegi berezia sortu zuten jazarpena aztertzeko. Epaitegiaren kideak Joanes Ramekoa mariskala, Guiralt Doignon zalduna eta Vast kalonjea ziren. Epaitegiak sarraskiaren egileak ez zirela kanpotik etorritako pastoreloak baizik eta bertakoak egiaztatu zuen. Herri, hiri eta jendeei juduei lapurtutakoa itzultzea agindu zien. Lanbide eta klase guztietako hirurogei lagun preso hartu zituzten, nahiz eta laster askatuak izan. Frai Piarres Oilogoiengoa, jazarpena suspertzeko akusatua, Lizarran atxilotu eta Iruñeko apezpikuari eman zioten, honek bere presondegian sartu zuelarik. Bizirik zirauen juduak ez ziren kalte-ordaina emanak, isunak Koroarentzat ziren eta erregina bihurtu zen oinordekorik gabe hildako juduen oinordekoa.[3]

1336an, Iruñeko Nafarreriako juduak judutegi harresitu batean bizitzera behartuak ziren.

Gudak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1334an, Alfontso XI.a Gaztelakoaren aurkako guda hasi zen, 1335eko Fraceseko Bakearekin bukatu zena. Itunaren ondorioz, Nafarroak Fiteroko monasterioa eta Tudugengo gaztelua lortu zituen.

Filipe Évreuxkoa errekonkistan hil zen 1343an. Joana II.a bakarrik gobernatuko zuen Conflanseko bere gazteluan 1349an hil arte. Saint-Denniseko basilikan lurperatu zuten. Bere oinordekoa Karlos II.a Nafarroakoa zen, orduan 17 urte zituen eta adin-nagusi bihurtu zena.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitona
Blason pays fr FranceAncien.svg Filipe IV.a
Frantziako erregea
Amona
Armoiries Navarre-Champagne.png Joana I.a
Nafarroako erregina
Aitona
Blason Ducs Bourgogne (ancien).svg Robert II.a
Borgoinako duke
Amona
Blason pays fr FranceAncien.svg Aines
Frantziakoa
Aita
Armoiries France-Navarre.png Luis I.a / X.a
Nafarroako errege
Frantziako erregea
Ama
Blason Ducs Bourgogne (ancien).svg Margarita
Borgoinakoa
Armoiries France-Navarre.png Joana II.a
Nafarroako erregina

Ezkontza eta haurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1318ko martxoaren 5ean ezkondu zen Filipe III.arekin. Ezkontza Conflanseko gazteluan egin zen, Joana 6 urte eta Filipe 12 urte zituztela.

Zortzi seme-alaba izan zituzten:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jean Emmanuel Charles Nodier La Seine et ses bords, 89. orr.
  2. www.unavarra.es
  3. Ieuskalherria.indymedia.org

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joana II.a Nafarroakoa Aldatu lotura Wikidatan

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hilda Johnstone, Francia: gli ultimi Capetingi 1999.
  • A. Coville, Francia. La guerra dei cent'anni (fino al 1380)1999.


Aurrekoa:

Karlos I.a

Blason Navarre.png
Joana II.a
Nafarroako erregina
(1328-1349)
eta
Filipe III.a
Nafarroako errege
(1328-1343)
Ondorengoa:

Karlos II.a