Joana III.a Nafarroakoa

Wikipedia(e)tik
(Joana III.a Albretekoatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joana III.a Nafarroakoa
Joana III.a Nafarroakoa

1555eko urtarrilaren 7a – 1572ko ekainaren 9a
Norekin Antonio I.a Nafarroakoa
Aurrekoa Henrike II.a Nafarroakoa
Ondorengoa Henrike III.a Nafarroakoa

1555eko urtarrilaren 7a – 1572ko ekainaren 9a
Aurrekoa Henrike I.a
Ondorengoa Henrike II.a

1555eko urtarrilaren 7a – 1572ko ekainaren 9a
Aurrekoa Henrike I.a
Ondorengoa Henrike II.a

Jaiotza 1528ko azaroaren 16a
Saint-Germain-en-Laye
Heriotza 1572ko ekainaren 9a (43 urte)
Paris
Ezkontidea Gilen V.a Cleveskoa
Antonio I.a Nafarroakoa
Seme-alabak Henrike
Henrike
Luis Karlos
Madalena
Katalina
Erlijioa Protestantismo

Joana III.a Nafarroakoa (Saint-Germain-en-Laye, 1528ko azaroaren 16a - Paris, 1572ko ekainaren 9a), Margarita Angulemakoaren eta Henrike II.a Nafarroakoaren alaba, batez ere Joana Albretekoa izenez ezaguna, Nafarroako XXXIV. erregina izan zen (1555 - 1572).

Joanes Leizarragari eskatu zion Itun Berriaren euskarazko itzulpena egiteko, Bibliaren lehenengo euskarazko itzulpena izango zena.

Antonio Borboikoarekin ezkondu zen (1548).

Haurtzaroan bere osaba Frantzisko I.a Frantziako erregearen menpean egon zen, ia-ia gatibu baitzeukan Plessis-les-Toursko gazteluan. Frantzisko I.ak bere esku izan nahi zuen Nafarroaren geroa erabakiko zuen ezkontza mugatzea. Hortaz, Clèves-ko dukearekin ezkonarazi zuen 1540an, Joanak eta ingurukoek horren kontra azaldu arren. Aldi berean Karlos I.a Espainiako enperadoreak bere semea Filipe nahi zuen Joanaren senar, baina ez zen bere asmoa bete.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Joana Nafarroakoak Clèvesko dukearekin egindako ezkontza baliogabetzea lortu zuen 1545ean, aita santuak horretarako baimena emanda.

1548an, ordea, Henrike II.a Frantziako erregeak Antonio Borboikoarekin ezkonarazi zuen. Karlos I.ak ezkontza bidez Nafarroaz jabetzeko zituen asmoak zapuztu egin ziren.

Bere aita Henrike II.a hildakoan (1555) borroka zibil eta erlijiosoak areagotu egin ziren. Joanak Nafarroako erresumaz gainera (Nafarroa Garaia gaztelarren esku zegoen) Albret, Foix, Bigorra, Biarno eta beste lurralde asko jaso zituen.

Nafarroaren defentsan Espainiako eta Frantziako koroei aurre egin zien eta Joana III.a kalbindarren buruzagitzat hartu zuten. Henrike II.a Frantziakoa 1559an hil zen eta guztiz areagotu ziren erlijio borrokak Frantzian barrena.

Katoliko eta kalbindar erreformatzaileen artean liskarrak maiz gertatzen ziren eta 1560an Joana III.ak bere kalbindar sinesmena herriaren aurrean aitortu zuen. 1571n eta kalbinismoa zabaldu asmoz, erreginak Joanes Leizarragari agindu zion Itun Berriaren euskarazko itzulpena egiteko, Bibliaren lehenengo euskarazko itzulpena izango zena. Joanak inoiz ez zion uko egin Nafarroako Erresumaren batasuna lortzeari eta ahalegin militarrik egin ez bazuen ere, bere agintaldian, Gaztelako Felipe II.arekin negoziatzen saiatu zen behin eta berriro; bere ahaleginak, ordea, alferrik izan ziren. Joana Nafarroakoa kultura handiko emakumea izan zen.

Bere ama Margarita Angulemakoaren obrak argitara eman zituen eta bere oroitzapen ere idatzi eta Arroxelan argitaratu zituen: Mémoires, 1563 - 1568). Bi seme-alaba izan zituen: Katalina, eta Henrike III.a Nafarroakoa; gero Frantziako Henrike IV.a Frantziakoa ere izango zena. Parisen hil zen 1572ko ekainaren 9an.

[aldatu] Ezkontzak eta haurrak

Joanak bi aldiz ezkondu zen.

[aldatu] Familia

Aitona
Armoiries Navarre-Albret.svg Joanes III.a
Nafarroako erregea
Amona
Armoiries Navarre Foix.svg Katalina I.a
Nafarroako erregina
Aitona
Blason comte fr Angouleme (Valois).png Karlos I.a
Angulemako kondea
Amona
Blason duche fr Savoie.svg Luisa
Saboiakoa
Aita
Armoiries Navarre-Albret.svg Henrike II.a
Nafarroako erregea
Ama
Blason comte fr Angouleme (Valois).png Margarita
Angulemakoa
Armoiries Navarre-Albret.svgJoana III.a
Nafarroako erregina

[aldatu] Ikus, gainera


Aurrekoa
Henrike II.a
Blason Royaume Navarre.svg
Nafarroako erregina

1555-1572
Ondorengoa
Henrike III.a
Aurrekoa
Henrike I.a
Blason de Foix-Béarn.svg
Foixko kondesa
Biarnoko bizkondesa

1555-1572
Ondorengoa
Henrike II.a
Aurrekoa
Henrike I.a
Armoiries Albret moderne.svg
Albreteko andrea

1555-1572
Ondorengoa
Henrike II.a
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak