Joana I.a Larakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joana Larakoa» orritik birbideratua)
Joana I.a Larakoa
Bizitza
Jaiotza1335 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Gaztelako Koroa
HeriotzaSevilla, 1359 (egutegi gregorianoa) (23/24 urte)
Familia
AitaJoanes Nuñez IV.a Larakoa
AmaMaria II.a Diaz Harokoa
Ezkontidea(k)Tello I.a Gaztelakoa
Tello I.a Gaztelakoa  (1353 (egutegi gregorianoa) -
Anai-arrebak
LeinuaHouse of la Cerda (en) Itzuli
Lara leinua
Jarduerak

Joana Larakoa (1335-1359) Bizkaiko andrea izan zen (1352-1359).[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joanes III.a Nuñez Larakoa[2] eta Maria II.a Diaz Harokoaren lehen alaba izan zen. Nuño Diaz Harokoa 1352ko urtarrilaren 15ean lau urterekin hil zenean, bere oinordeko bilakatu zen. 1353ko agorrilaren 16an, Segovian, Gaztelako sasikoa zen Telloarekin ezkondu zen. Tello Aguilar de Campoo eta Castañedako jauna izan zen. Gaztelako Gerra Zibilaren garaiak ziren eta Gaztelako erregea zen Petri I.ak aginduta, 1358an atxilotua izan zen Castrojerizko gazteluan eta 1359ko apirilean Sevillan erail zuten.[3]

Joana hil ondoren, Tellok Bizkaiko jaurerria mantendu zuen 1370ean hil zen arte. Orduan bere semeek ezin izan zuten jaurerria jarauntsi Joanes I.a Gaztelakoak bereganatu eta koroari lotu baitzion.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitona
Fernando
Gaztelako infantea
Amona
Joana
Larakoa
Aitona
Joan Harokoa
Bizkaiko jauna
Amona
Elisabet
Portugalgoa
Aita
Joanes III.a Nuñez
Larako jauna
Ama
Maria II.a Diaz
Bizkaiko andrea
Joana Larakoa
Bizkaiko anderea

Ezkontza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joana ezkondu zen 1353ko agorrilaren 16an, Segovian, Gaztelako sasikoa zen Telloarekin.

Tellok Joanarekin ez zuen umerik izan (nahiz 9 seme-alaba natural izan zituen).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Rodríguez García, Francisco. (2002). Crónica del Señorío de Vizcaya. (1. argitaraldia) Maxtor Librería ISBN 84-9761-029-6..
  2. Estepa Díez, Carlos. (2006). «Doña Juana Núñez y el señorío de los Lara» Revue interdisciplinaire d’études hispaniques médiévales (París: SEMH-Sorbonne).
  3. Novia de Salcedo, Pedro. (1851). Defensa histórica, legislativa y económica del señorío de Vizcaya y provincias de Alava y Guipúzcoa. II Bilbo: Librería de Delmas e Hijo OCLC .32334935.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Aurrekoa
Nuño Diaz Harokoa
Bizkaiko jauna
13521359
Ondorengoa
Tello Gaztelakoa