Joana Nafarroakoa (1382-1413)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Joana Nafarroakoa edo Joana Évreuxkoa (1382 - Bearno, 1413ko uztaila) Nafarroako infanta zen. Aita Karlos III.a Noblea, Nafarroako erregea eta ama Leonor Trastamarakoa, Gaztelako infanta, zituen. Izena bere izeko zen Joanatik zetorkion.

1401an Aragoiko erregearen semea zen Martin I.a Siziliakoa ezkontzekotan zegoen. Hala ere, ezkontza ez zen egin eta Martinek hurrengo urtean Joanaren ahizpa zen Blanka ezkonduko zuen.

1402an, Karlos (1397ko abuztuaren 15ean jaioa) eta Luis nebak (1401ean jaioa) hil zirenez, Joana Nafarroako tronuaren oinordeko bihurtu zen, Erriberrin urte hartako abenduaren 3an onartua. Ordurako azaroaren 12an Joanes I.a, Foixko kondea ezkondua zuen.

Joana erregeorde izan zen aita kanpoan zegoela. Bearno, 1413ko uztailan hil zen, 31 urte eta seme-alabarik ez zuena. Nafarroako erregearen oinordeko berria Blanka ahizpa bihurtuko zen. Joanes senarrak beste 9 urte eman zituen alarguna, bigarren emaztea Joana ere izena zuena.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.