Joanes Foixkoa (1450-1500)
Wikipedia(e)tik
| Joanes Foixkoa | |
|
|
|
|---|---|
| Leinua | Foix leinua |
|
|
|
| Jaiotza | 1450 ?, |
| Heriotza | 1500eko azaroaren 5a Étampes, |
| Ezkontidea | Maria Orleansekoa |
| Senideak | Gaston IV.a Foixkoa (aita) Leonor I.a Nafarroakoa (ama) |
| Seme-alabak | Germana Gaston |
| Erlijioa | Kristautasuna |
- Artikulu hau Étampesko kondeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Joanes Foixkoa.
Joanes Foixkoa (?, 1450 – Étampes, 1500eko azaroaren 5a) Nafarroako Erresumako infantea izan zen. Aita Gaston IV.a Foixkoa, ama Leonor I.a Nafarroakoa eta anai nagusia Gaston Vianako printzea izan zituen[1].
Biografia [aldatu]
Aitaren partez Narbonneko bizkonterria jarauntsi zuen eta harreman onak izan zituen bai Luis XI.a Frantziakoarekin bai Luis XII.a Frantziakoarekin. Izan ere 1476an Luis XII.aren alaba zen Maria Orleansekoa ezkondu eta bi seme-alaba izan zituzten:
- Germana Foixkoa (1488–1538), Fernando II.a Aragoikoa ezkondu zuen. Honek bere balizko eskubideak aldarrikatzeko Nafarroako konkista hasi zuen.
- Gaston Foixkoa (1489–1512), bere osaba Luis XII.aren jenerala izan zena.
1483an Frantzisko I.a Nafarroakoa hil zenean, Joanesek tronua aldarrikatu zuen Lege Salikoaren aitzakiarekin. Katalina I.a Nafarroakoa tronutik kentzeko Nafarroako Gerra Zibila hasi zuen[2].
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Gaston IV, Comte de Foix
- ↑ Carroll, Stuart (2006), Blood and Violence in Early Modern France, Oxford University Press, 43. or.
| Artikulu hau Nafarroako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |