Joan Gantekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:52, 26 urtarrila 2016

Txantiloi:Agintari infotaula Joanes Gantekoa, (Gante, Flandriako konderria, gaur egun Belgika, 1340ko martxoaren 6a - Leicesterko gaztelua, Leicestershire, Ingalaterra, 1399ko otsailaren 3a) Lancasterko eta Akitaniako dukea izan zen.

Bizitza

Eduardo III.a Ingalaterrakoaren semea eta Eduardo, Printze Beltzaren anaia zen. Ehun Urteko Gerran parte hartu zuen, eta John Wyclif erlijio erreformaren alde agertu zen. 1371ean Petri I.a Gaztelakoaren alaba Konstantzarekin ezkondu zen. 1377an Ingalaterrako erregeorde bilakatu zen, Rikardo II.a iloba adin txikikoa zelako. 1384an eskoziarren aurka borrokatu ziren ingeles osteen buru izan zen. Joanes I.a Gaztelakoaren erregealdian, Gaztelako tronurako zituen eskubideak baliarazi nahi izan zituen. Horretarako, Portugalgo Erresumarekin elkar hartu, eta Galizia konkistatzea lortu zuen. Baionako hitzarmenak amaiera eman zion gatazkari, eta Joanesek uko egin behar izan zion bere asmoari. 1390ean Akitaniako duke izendatu zuten[1].

Erreferentziak

  1. Juan de Gante Artehistoria.jcyl.es


Aurrekoa
Rikardo II.a Ingalaterrakoa
Akitaniako dukea
13901399
Ondorengoa
Henrike IV.a Ingalaterrakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Gantekoa Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Ingalaterra
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.