Joanes I.a Gaztelakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joanes I.a Gaztelakoa

Joanes I.a Trastamarakoa (Epila, Zaragoza, 1358 - Alcala de Henares, Madril, 1390). 1379ko abuztuaren 24tik 1390ko urriaren 9ra Gaztelako Erregea zen. Trastamara leinuaren bigarren monarka, Henrike II.a Gaztelakoa eta Joana Manuelen, Borgoina Etxeko Villenako Joanes Manuelen alaba, semea zen. Aragoiko Erresuman jaio zen aita erbestean zegoela.

1375 urtean, Aragoiko Leonor, Piarres IV.a Aragoikoaren alaba, ezkondu zuen Sorian. Bi seme izan zituzten:

Leonor hil ondoren, Beatriz Portugalgoa (1372-1410) ezkondu zuen eta seme bakarra zuten: Miguel (?), haurtzaroan hila.

Ehun Urteko Gerran parte hartu zuen, Ingalaterraren aurka. 1384an Fernando I.a Portugalgoa, Beatriz emaztearen aita, semerik gabe hilda Joanesek koroa aldarrikatu zuen, Piarres Gonzalez, bere haurtzaina, Gaztelako Erresumako erregeordea utzita. Hurrengo urtean, 1385, Joanesek Joanes I.a Portugalgoa, Piarres I.a Portugalgoaren sasikoa eta Portugalgo Fernando I.aren sasianaia, borrokatu zuen. Aljubarrota Batailaren porrota eta gero, ia bizitza galdu zuen. Azkenean,1390n Alcala de Henaresen hil zen, zaldi batetik jausi ondoren. Toledon hilobiratu zuten.

[aldatu] Tituluak

Bere erreinaldian, Gaztela, Leon, Portugal, Toledo, Galizia, Sevilla, Kordoba, Murtzia, Jaen eta Algarveko erregea izan zen eta baita Bizkaiko Jauna.


Aurrekoa:

Tello I.a

Joanes I.a
Bizkaiko Jauna
(1370-1390)
Ondorengoa:

Gaztelako koroari lotuta

Aurrekoa:

Henrike II.a

Joanes I.a
Gaztela eta Leongo Erregea
(1311-1350)
Ondorengoa:

Henrike III.a

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak