Joanes II.a Aragoikoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joanes II.a Aragoikoa
Joanes II.a Aragoikoa

1425 – 1479
Aurrekoa Karlos III.a Nafarroakoa
Ondorengoa Leonor I.a Nafarroakoa

1458 – 1479
Aurrekoa Alfontso V.a Aragoikoa
Ondorengoa Fernando II.a Aragoikoa

Jaiotza 1398ko ekainaren 29a
Medina del Campo, Gaztelako Erresuma
Heriotza 1479ko urtarrilaren 20a (80 urte)
Bartzelona, Aragoiko Erresuma
Ezkontidea Blanka I.a Nafarroakoa
Joana Enrikez
Senideak Aita: Fernando I.a Aragoikoa
Ama: Leonor Alburquerquekoa
Erlijioa Katolizismoa

Joanes II.a (Medina del Campo, Gaztela, 1398ko ekainaren 29a - Bartzelona, 1479ko urtarrilaren 20a) Nafarroako (1425-1479), Aragoiko (1458-1479) eta Siziliako (1458-1479) erregea izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fernando I.a Aragoikoaren semea, 1415-1416 bitartean aita Sizilia eta Sardiniako gobernuan ordezkatu zuen. Aragoira itzulita, Alfontso V. anaiari lagundu zion Álvaro de Luna Joan II.a Gaztelakoaren aholkulariarekin izandako tirabirei aurre egiten.

1419an Blankarekin, Karlos III.a Nafarroakoaren alabarekin, ezkondu zen, zein 1402-1409 bitartean Martin I.a Siziliakoarekin ezkonduta egon zen. Karlos III.aren heriotzarekin (1425), Nafarroako koroa Blanka I.arengana eta Joanes II.arengana igaro zen. Nolanahi ere, Nafarroako Erresumako kontuetatik urrun aritu zen Joanes, emazteak gobernatu baitzuen. Aragoiko gorabeherek gehiago kezkatzen zuten Joanes, eta, esaterako, Alfontso V.ari Napoliren porrot egindako konkistan lagundu zion (1435). Berriro Gaztelaren aurkako borrokan, 1445ean garaiturik atera zen, eta, honela Gaztelako aferetan Aragoiko eragina amaitu zen.

Blanka 1441ean hil zen. Legezko erregetza titulua Karlos semeari zegokion, baina testamentuan Blankak jaraunspen hori Joanesek berretsi zezan eskatu zuen. Joanesek ez zuen baiezkoa eman, eta semearentzat ordezkaritza (lotinant titulua) baino ez zion utzi. Gainera, 1444an berriz ezkondu zen Joana Enrikezekin, Blankaren testamentua urratuz.

Karlosen nahigabeak eta erresumako nobleziaren zatiketak gerra zibila eragin zuten. Nafarroako noblezia bi zatitan bereizi zen, Beaumondarrek Karlosen alde egin zuten, eta Agaramontarrak Joanesekin lerrotu ziren. Borroka horretan Joanes II.ak 1452an Karlos atzeman zuen Oibarren. Oinordegabetuta, Lleidako Gorteek eskatuta Karlos askatu zuten. Erbesteratuta, Napolira joan zen Alfontso V.a osabaren babespera.

Alfontso V.ak, 1454an, Joanes II.a Aragoiko Koroako oinordekoa izendatu zuen. Lau urte geroago, Alfontso V.a hil zen. Horrenbestez, Joanes II.ak Aragoiko koroa jaso zuen, nahiz eta Karlos semeari Kataluniako gobernua uztera behartu zuten. Lleidan bilduta 1460an, Gorteek semea eska zezan eskatu zioten Joanes II.ari. Hurrengo urtean, Vilafranca del Penedèsko kapitulazioaren bidez, Katalunian sartzea debekatu zioten, eta boterea murriztu ere egin zioten.

Karlos semea 1461eko irailaren 23an hil zen, biriketako gaixotasunaren ondorioz. Hala ere, pozoitu izana egotzi zioten batzuek Joana Enrikez amaordeari. Honek eta Vilafranca del Penedèsko kapitulazioaren urraketak Kataluniako Gerra Zibila eragin zuen. Aldi berean, herrialdeko nekazariak matxinatu ziren. Joanes II.ak Aragoi, Valentzia eta Siziliako leialtasuna erdietsi zuen.

Roger Pallarés buru zuen Kataluniako Generalitateko armadak Gironan Joana Enriquez eta semea (Fernando Katolikoa izatekoa) inguratu zituen lau hilabetez. Frantziako erregearen laguntzarekin, Joanes II.ak setioa apurtu ahal izan zuen. Laguntzaren truke Luis XI.a Frantziakoari agindutakoa 200.000 urrezko dobla ordaindu beharko ziren. Ordaindu ezean, gertatu zen bezala, Frantziak Cerdanya eta Rosselló lurraldeak eskuratuko lituzke.

Joanesek borrokan jarraitu zen, urteak urte eta gaixotasunak gaixotasun. Fernando semeak lagunduta, 1472an Bartzelonan sartu ahal izan zen, matxinoei men egitera behartuz. Estatu-arrazoi zela eta, garaituak gupidaz tratatu zituen, eta, 1472ko urrian, gerra amaitu zen.

Azken ekintza Rosselló eta Cerdanya berreskuratzea izan zen, baina 1479ko urtarrilaren 19an, 82 urte zituela, hil zen. Leonor alabak Nafarroako koroa jaso zuen, eta Fernandok, Aragoikoa.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitona
Blason Castille Léon.svg Joanes I.a
Gaztelako errege
Amona
Aragon Arms.svg Leonor
Aragoikoa
Aitona
Antso I.a
Albukerkeko konde
Amona
Armoiries Portugal 1247.svg Beatrix
Portugalgoa
Aita
Armoiries Aragon Sicile.svg Fernando I.a
Aragoiko eta Siziliako errege
Ama
Leonor
Albukerkekoa
Armoiries Aragon Sicile.svg Joanes II.a
Aragoiko eta Siziliako errege
Nafarroako errege

Ezkontza eta haurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi aldiz ezkondu zen.

Hiru seme-alabak izan zituzten:

Bi seme-alabak izan zituzten:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joanes II.a Aragoikoa Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa:

Karlos III.a

Blason Royaume Navarre.svg
Joanes II.a
Nafarroako errege
(1425-1479)
eta
Blanka I.a
Nafarroako erregina
(1425-1441)
Ondorengoa:

Leonor I.a

Aurrekoa:

Alfontso V.a

Armoiries Aragon Sicile.svg
Joanes II.a
Aragoiko errege
Siziliako errege

(1458-1479)
Ondorengoa:

Fernando II.a