Joanes III.a Nafarroakoa
| Joanes III.a Nafarroakoa | |
|
|
|
|---|---|
| 1484 – 1516 | |
| Norekin | Katalina I.a |
| Aurrekoa | Katalina I.a |
| Ondorengoa | Henrike II.a |
|
Albreteko jauna
|
|
| 1481 – 1516 | |
| Aurrekoa | Alain I.a |
| Ondorengoa | Henrike I.a |
|
|
|
| Jaiotza | 1469 |
| Heriotza | 1516ko ekainaren 14 Paue |
| Ezkontidea | Katalina Foixkoa |
| Egoitza | Iruñea Behe Nafarroa |
| Erlijioa | Kristau katolikoa |
Joanes III.a Nafarroakoa edo Joanes Albretekoa (1469 – Paue, 1516ko ekainaren 14) Nafarroako erregea de iure uxoris (1484-1516), Périgordeko konde (1481-1516), Limogesko bizkonde (1481-1516) eta Tartasko bizkonde izan zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
1484an Katalina Foixkoa (1470-1517) ezkondu zuenean, Nafarroako errege, Montblanc, Peñafiel eta Gandiako duke, Foix, Bigorre eta Ribagortzako konde eta Bearnoko bizkonde de iure uxoris bihurtu zen, 1483an Frantzisko Febus koinata hil zelako.
Joanes eta Katalinak, ama-erregina Maddalen Frantziakoaren laguntza zutenak, Narbonako bizkonde eta Katalinaren osaba zen Joanes Foixkoa borrokatu behar izan zuten, honek Lege Salikoa zela eta, Nafarroako errege izan nahi zuelako. Honek Nafarroako Gerra Zibila hamar urtez berpiztu zuen, 1497ko irailaren 7an Aturben bakea sinatu arte. Katalina eta Joanes Iruñeko katedralean 1494ko urtarrilaren 10ean koroatuak izan ziren. Joanes Foixekoak Nafarroa bereganatu ezin zuenez, Germana alabaren bitartez eskuratu nahi zuen.
1512an, Fernando II.a Aragoikoak, bere bigarren emaztea Germana Foixkoa erreginaren lehengusina zena, Joanes mendean hartu zuen. Nafarroa Garaia, Gaztelako Erresumak konkistatua zen eta Espainiako erregeek "Nafarroako errege" titulua erabili zuten 1833 arte.
Behe Nafarroa Joanes eta bere oinordekoen eskuetan geratu zen, geroz eta gehiago Frantziako eraginpean. Henrike III.a Nafarroakoak "Frantzia eta Nafarroako errege" izendapena hartu zuen, Frantziako Iraultzan monarkia ezeztu zen arte.
Pauen 1516ko ekainaren 14an hil zen eta Leskarreko katedralean lurperatu zuten.
[aldatu] Familia
Aita Alain I.a Albretekoa, Albreteko jauna, eta ama Frantziska Châtillon-Limogeskoa zituen. Aitaren partetik Joanes II.a Frantziakoa eta Joana Nafarroakoa, Ingalaterrako erregina zituen arbasoak.
| Aitona Tartaseko bizkondea |
Amona Rohangoa |
Aitona Limogesko bizkondea |
Amona Alberniakoa |
| Aita Albreteko jauna |
Ama Châtillongoa |
||
Nafarroako erregea de iure uxoris |
|||
[aldatu] Ezkontza eta haurrak
1484ko ekainaren 14an Orthezen, Joanesek Katalina Foixkoa ezkondu zuen. Hamaika haur izan zituzten:
- Ana (1492-1532), Astarakako Joanes kondearekin ezkondua.
- Madalena (1494-1504).
- Katalina (1495-1532), erlijioan sartuta.
- Kiteri (1499-?), erlijioan sartuta.
- Ander Febus (1501-1503), Bianako Printzea, haurtzaroan hila.
- Henrike II.a (1503-1555), Nafarroako erregea.
- Frantzisko (1504-1512), Nafarroako infantea.
- Martin Febus (1507-1508).
- Karlos (1510-1528), Nafarroako infantea, Italian gerrako espea hilda.
- Elisabet (1514-?), Rohango Renato I.a bizkondearekin ezkondua (1536).
[aldatu] Bibliografia
- Rafael Altamira, Spagna, 1412-1516, Garzanti, 1999.
- Charles Petit-Dutaillis, Francia: Luigi XI, Garzanti, 1999.
- José Maria Lacarra, Historia política del reino de Navarra, desde sus orígenes hasta su incorporación a Castilla, Iruñea, 1972-1973.
- Crescencio Gallego Pellitero, Síntesis histórica de los reyes en España (Años 364-1994), Vigo, 1994.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez) Nafarroako erregeen genealogia
- (Ingelesez) Arbasoak
[aldatu] Ikus, gainera
| Aurrekoa Katalina I.a |
Nafarroako erregea |
Ondorengoa Henrike II.a |
|
||||||||||||||||