Joanes Jatsukoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Joanes Jatsukoa ( Donibane Garazi, ? - Bearno, 1515) legelari nafarra izan zen, Nafarroako Erresumako errege-kontseiluaren presidentea izandakoa.

[aldatu] Biografia

Nafarroa Behereko agramondar familia batean jaioa, gaztea zela Boloniara joan zen ikastera. Bertako Unibertsitatean Zuzenbidean doktoretza lortu zuen 1470ean[1]. 1476an Nafarroako Erresumako errege-kontseiluaren presidente aukeratu zuten, Gaztelako Erresumako armadak inbasioa burutu zuenean Erresumako kargurik inportanteenetariko bat izanda.

1494an, Katalina Foixkoa eta Joanes Labritekoa erreginen koroatzea hartu zuen parte, zina hartuz Nafarroako Gorteetako ordezkari gisa[2].

1498an Piarres Nafarroakoarekin batera, Nafarroako Erresumako enbaxadorea izan zen Aulki Santuan eta 1507an Frantziako Gortean[3]

1512ko Nafarroako konkistan erreginen alde egin eta, Bearnora erbesteratu zen familiarekin batera. Xabierren zegoen familiako gaztelua 1517an Cisneros kardinalaren agindupean bota zuten.

Nafarroako erregeei buruzko kronika idatzi zuen[4]

[aldatu] Ezkontza eta seme-alabak

Baztan ibarreko leinu batekoa zen Maria Azpilikueta ezkondu zuen. Xabierko gaztelua izan zuten etxea eta 1502an aita hil zitzaionean Azpilikuetako jaurerria.

Sei seme-alabak izan zituzten:

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak