Joanes Lur Gabea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joanes Lur Gabea

Joanes Lur Gabea (ingelesez Lackland, frantsesez Sans Terre) ezizenez ezaguna, (Oxford, 1166ko abenduaren 24aNewark-on-Trent, 1216ko urriaren 19a) Ingalaterrako erregea izan zen 1199 eta 1216 bitartean.

Aita Henrike II.a Ingalaterrakoa eta ama Leonor Akitaniakoa zituen. Akitaniako dukea izan zen aurreko urteetan; haren agintaldian geratu zen Lapurdi Akitaniako dukerriaren barnean, eta bera errege zelarik hornitu zen Baiona hiri-gutun berri batez (1215).

Filipe Augusto Frantziako erregearen laguntzaz, aitaren eta bere anaia Rikardo I.aren aurkako saioak egin zituen, eta Ingalaterrako errege izendatu zuten azken hau oinordekorik gabe hil zenean, bere iloba Artur Bretainiako dukearen kaltetan. 1202. urtean, Filipe Augusto Frantziakoak Normandia, Anjou, Maine, Touraine eta Poitou gabe uztea deliberatu zuen, Elisabet Angulemakoa berekin eramateagatik (orduan hasi zitzaion Lur Gabea esaten Frantzia aldean). Filipe Augustok Normandia konkistatzeari ekin eta Arturren esku utzi zuen gainerako lurraldeak hartzeko kargua. 1203. urtean hil zuen Artur Joan Lur Gabeak berak, eta Bretainia gabe geratu zen, bertako matxinadari ezin eutsi izan ziolarik. Ondoko urteetan Normandia (1204) eta Touraine (1205) galdu zituen.


[aldatu] Ezkontza eta seme-alabak

1189an Elisabet Gloucesterkoa ezkondu zuen baina ez zuten seme-alabarik izan eta ezkontza indargabetu zuen.

1200an Elisabet Angulemakoa ezkondu eta bost seme-alaba izan zituzten:


Aurrekoa
Rikardo I.a Ingalaterrakoa
Ingalaterrako erregea
11991216
Ondorengoa
Henrike III.a Ingalaterrakoa


Aurrekoa
Rikardo I.a Ingalaterrakoa
Akitaniako dukea
11991216
Ondorengoa
Henrike III.a Ingalaterrakoa


Biografia
Erresuma Batua
Artikulu hau Erresuma Batuko biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak