Joanne Woodward
Wikipedia(e)tik
Joanne Woodward (Thomasville, Ameriketako Estatu Batuak, 1930) aktorea da. Antzerkian eta telebistan ari izan zen, zineman hasi aurretik. A Kiss Before Dying (1956) filmak ezagutarazi zuen. Oscar saria jaso zuen The Three Faces of Eve (1957) filmean egindako antzezpenagatik. Aktore bikaina da, antzeztu beharreko pertsonaiak ongi aukeratu izan dituena. Paul Newmanekin ezkondu zen, eta bikain ari izan zen hark zuzendutako bi filmetan: Rachel, Rachel (1968) eta The Effect of Gamma Rays on Man-in-the-Moon Marigolds (1972). Beste film batzuk: Summer Wishes, Winter Dreams (1973), The Glass Menagerie (1987), Mr. and Mrs. Bridge (1990), The Age of Innocence (1993). Telebistarako ere interpretazio-lan ugari egin ditu.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.