Joanne Woodward

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joanne Woodward.

Joanne Woodward (Thomasville, Ameriketako Estatu Batuak, 1930) aktorea da.

Antzerkian eta telebistan ari izan zen, zineman hasi aurretik. A Kiss Before Dying (1956) filmak ezagutarazi zuen. Oscar saria jaso zuen The Three Faces of Eve (1957) filmean egindako antzezpenagatik. Aktore bikaina da, antzeztu beharreko pertsonaiak ongi aukeratu izan dituena.

Paul Newman aktorearekin ezkondu zen, eta bikain ari izan zen hark zuzendutako bi filmetan: Rachel, Rachel (1968) eta The Effect of Gamma Rays on Man-in-the-Moon Marigolds (1972).

Beste film batzuk: A Big Hand for the Little Lady (1966), Summer Wishes, Winter Dreams (1973), The Drowning Pool (1975), The Glass Menagerie (1987), Mr. and Mrs. Bridge (1990), The Age of Innocence (1993). Telebistarako ere interpretazio-lan ugari egin ditu.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joanne Woodward Aldatu lotura Wikidatan