Joanes Haraneder
Joanes Haraneder (Donibane Lohizune, Lapurdi, 1669 - ????) euskal idazle lapurtarra zen. Familia nobletik zetorren eta bere jaioterrian bertan egon zen apaiz. Itun Berriaren lehen euskarazko moldaketa katolikoa egin zuen. Lau Ebanjelioak, Apostoluen Eginak, Gutunak eta Apokalipsia jasotzen zituen itzulpenaren eskuizkribua 1740. urtekoa bazen ere, ez zen 1855. urtea arte argitara eman, Dassance eta Harriet apaiz eta argitaldariek egokitu zuten arte, alegia, Jesu-Christo gure Iaunaren Testament Berria izenburuarekin.
Lau Ebanjelioak baino ez zituen jasotzen ordea. Mitxelenaren ustez Haranederrek laguntzaileak izan zituen. Lan osoak argia ikusi du gure egunetan Obras vascongadas del doctor labortano Joannes d´Etxeberri izenburupean. Philotea, edo devocioneraco bide erakusçaillea Haranederren bigarren itzulpena 1749. urtean argitaratu zen Okzitaniako Tolosan, Silvain Pouvreauk 1664rako euskaratua bazuen ere. Handik urte betera Aita Lorenzo Scupoliren Combattimento espirituale liburuaren itzulpen lana argitaratu zuen Gudu izpirituala izenburuarekin.
Eduki-taula |
[aldatu] Lanak
[aldatu] Erlijioa
- Jesu-Christo gure Iaunaren Testament Berria (1740) argitaratu gabe
- Philotea edo devocioneraco bide erakusçaillea (Tolosa, 1749)
- Gudu izpirituala (Tolosa, 1750)
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Joanes Haraneder Literaturaren Zubitegian
| Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/10 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.