Joaquim Rubió i Ors
Wikipedia(e)tik
Joaquim Rubió i Ors (Bartzelona, Katalunia, 1818 - 1899) kataluniar poeta eta historialaria izan zen.
[aldatu] Biografia
Valladolideko eta Bartzelonako unibertsitateetako historiako katedraduna izan zen. Kataluniako Renaixença mugimenduaren bultzatzaile izan zen, 1839an Lo Gaiter del Llobregat poema argitaratu zuenetik, batez ere. Poemaren izenburuaz baliatu zen hurrengo poema bildumak izenpetzerakoan. Bartzelonako Lore Jokoak sendotzeko ekimenak bultzatu zituen (1859), eta literaturan katalana erabiltzearen aldeko agertu zen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
