Joben liburua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joben liburua
Jatorria
Izenburuaאִיוֹב, Ijob eta Job
Ezaugarriak
Genero artistikoawisdom literature (en) Itzuli
HizkuntzaBibliako hebreera
Deskribapena
Honen parte daKetuvim
Itun Zaharra
Sapiential Books (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaLand of Uz (en) Itzuli
Deabruak Joben gorputza pustulaz josi zuenekoa; William Blake-ren obra, zur gainean egina

Joben liburua Bibliako Itun Zaharreko liburu bat da, kontatzen duena nola gainditu zituen Jobek Jainkoak jarritako probak.

Egilea eta data[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egilea ezezaguna da, tradizioak Moisesek idatzi zuela badio ere. Litekeena da, dena den, Moisesek Job ezagutu izana Egipto Beheretik ihes egin zuenean. Hori egia izatera, baliteke Job Arabiar penintsulan bizi izana.

Liburua noiz idatzi zen argi ez badago ere, idazkiaren formazko perfekzioa ikusita, adituek uste dute literatura juduaren gorenaldikoa dela, hau da, K.a. X. eta VIII. mendeen artekoa, baina, beste datazio batzuen arabera, geroagokoa da, K.a. 538 eta 330 artekoa.

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errugabearen sufrimendua da gaia. Protagonista Job da, gizon erlijioso, on eta zuzen bat, eta deabruak proba beldurgarriak pasarazten dizkio. Joben lagunek, kontsolatzearren, esaten diote bere bekatuengatik ari dela sufritzen. Jobek ez du hori onartzen, ez baita egia. Gero, laugarren lagun bat agertzen da, eta esaten dio sufrimenduak arima eta espiritua sendotzen dituela, baina Jobek kexaka jarraitzen du. Azkenik, Jainkoak berak, agertu eta errieta egiten dio Jobi kexatzeagatik eta ez onartzeagatik Jainkoaren borondatea zela Jobi proba horiek pasaraztea; azkenik, baina, Jainkoak zoriontasuna itzuliko dio Jobi.

Sinistun batzuentzat, Joben liburua erreala eta benetakoa da; beste batzuentzat, ordea, liburuak esanahi poetikoa du, eta ez da erreala.

Hasiera eta amaiera labur bana ditu, prosaz idatziak. Gainerakoa, hau da, liburuaren parte nagusia (3. kapitulutik 42.era) poema bat da. Poema, bestalde, Joben hiru lagunen hiru mintzaldietan banatzen da (Elifaz, Bildad eta Sofar), Joben erantzun banarekin. Gero, beste hitzaldi bat dago, Elihu lagunarena, eta, amaitzeko, Jainkoaren bi hitzaldiak.

Hau da liburuaren egitura, atalak eta azpiatalak:


PERTSONAIAK ETA GERTAKIZUNAK (1,1–2,13) (1,1-2,13)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Job izeneko gizon bat (1,1-5)
  • Satanen lehenengo erronka (1,6-12)
  • Satanek Job lehenengoz probatu (1,13-22)
  • Satanen bigarren erronka (2,1-6)
  • Satanek Job bigarrenez probatu (2,7-10)
  • Joben lagunak (2,11-13)


JOBEN ETA LAGUNEN ARTEKO ELKARRIZKETAK (3,1–27,23) (3,1-26)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jaio zeneko eguna madarikatu Jobek (3,1-10)
  • Jobek hilobia nahiago bizia baino (3,11-23)
  • Job bere zoritxarragatik intzirika (3,24-26)

Hitzaldien lehen txanda (4,1–14,22) (4,1-14,22)

  • Jobi kontuak eskatu (4,2-6)
  • Jainkoak gaizkileak galdu (4,7-11)
  • Inor ez zuzen Jainkoaren aurrean (4,12-21)
  • Gizonak sortzen miseria (5,1-7)
  • Jaunak zigortu eta salbatu (5,8-16)
  • Jainkoak zentzarazi eta bedeinkatu (5,17-6,1)
  • Job atsekabez betea (6,2-7)
  • Jobek heriotza eskatu Jainkoari (6,8-13)
  • Lagunek huts egin Jobi (6,14-30)
  • Bizitzako egun nekagarriak (7,1-11)
  • Gizakia Jainkoaren erasopean (7,12-8,1)
  • Jainkoak justizia egin (8,2-7)
  • Iraganeko belaunaldien testigantza (8,8-12)
  • Sinesgabeak ez du irauten (8,13-19)
  • Zintzoak zoriona izango (8,20-9,1)
  • Jainkoa gizona baino indartsuagoa (9,2-13)
  • Jainkoak bere arrazoia ezartzen (9,14-24)
  • Alferrik da Jainkoari aurre egitea (9,25-35)
  • Jainkoak giza bekatua aztertzen (10,1-7)
  • Gizakia Jainkoak sortua (10,8-12)
  • Erasotua eta zigortua izateko sortu Jainkoak gizakia (10,13-17)
  • Bakean utz nazala Jainkoak (10,18-11,1)
  • Jobek ez du arrazoirik (11,2-6)
  • Jobek ez du Jainkoaren handitasuna ezagutzen (11,7-12)
  • Jobek bere jokaera zuzendu behar lasai bizitzeko (11,13-12,1)
  • Jobek ere badaki esperientzian oinarrituta (12,2-13)
  • Jainkoaren indarra suntsitzaile (12,14-25)
  • Jobek lagunen hitzaldiari erantzun (13,1-19)
  • Jobek Jainkoari aurre egin (13,20-27)
  • Gizakiaren bizitza laburra eta itxaropenik gabea (13,28-14,6)
  • Hildakoak itzulerarik ez (14,7-22)

Hitzaldien bigarren txanda (15,1–21,34) (15,1-21,34)

Bere hizkerak kondenatzen Job (15,2-16)

  • Gaiztoaren zoria (15,17-16,1)
  • Jainkoa Joben gaitzen eragile (16,2-14)
  • Jobek bere defendatzaileagana jo (16,15-22)
  • Jobek, irainen artean, Jainkoarengana jo (17,1-10)
  • Joben itxaropena lur jota (17,11-18,1)
  • Gaiztoaren patu ikaragarria (18,2-19,1)
  • Job Jaunak desohoratua eta baztertua (19,2-20)
  • «Nire hitzak idatziak geldituko balira» (19,21-24)
  • Joben itxaropena (19,25-20,1)
  • Gaiztoek Jainkoaren zigorrari ezin ihes egin (20,2-21,1)
  • Jobek lagunei arreta eskatzen (21,2-6)
  • Gaiztoak zorionean bizi (21,7-16)
  • Gaiztoek zigorrik ez (21,17-26)
  • Gaiztoa heriotzan ere ohoratua (21,27-34)

Hitzaldien hirugarren txanda (22,1–27,23) (22,1-27,23)

  • Jainkoak bere erruengatik zigortu Job (22,2-11)
  • Jobek Jainkoaren ahalmena ukatzen (22,12-20)
  • Jobek bakeak egin behar Jainkoarekin (22,21-23,1)
  • Jobek Jainkoa aurkitu nahi (23,2-9)
  • Job Jainkoaren presentziaren beldur (23,10-17)
  • Gaiztoek behartsuak zapaltzen (24,1-12)
  • Gaiztoek argia maite ez (24,13-17)
  • Jainkoak gaiztoak deuseztatu (24,18-25,1)
  • Jainkoaren handitasuna eta gizakiaren hutsa (25,2-6)
  • Jainkoaren egintzak (26,1-13)
  • Bildadek alferrik hitz egin (26,14-27,1)
  • Jobek bere errugabetasunari eutsi (27,2-10)
  • Gaiztoaren zoria (27,11-23)


JAKINDURIA (28,1-28) (28,1-28)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gizakiak ez du jakinduriaren berririk (28,1-19)
  • Jainkoak bakarrik du jakinduriaren berri (28,20-28)


JOBEN AZKEN HITZALDIA (29,1–31,40) (29,1-31,40)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Joben antzinako ongizate eta itzala (29,2-25)
  • Joben egungo egoera tamalgarria (30,1-31)
  • Jobek bere burua errugabe aitortu (31,1-40)


ELIHUREN HITZALDIAK (32,1–37,24) (32,1-5)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Elihu haserre Job eta lagunekin (32,1-5)

Elihuren lehen hitzaldia (32,6–33,33) (32,6-33,33)

  • Elihu orain arte isilik (32,6-22)
  • Elihuk Jobi arrazoia ukatu (33,1-13)
  • Jainkoak bere burua agertu: zigortu eta salbatu egiten (33,14-33)

Elihuren bigarren hitzaldia (34,1-37) (34,1-37)

  • Elihuk Job salatu (34,2-9)
  • Jainkoak zuzen jokatzen (34,10-17)
  • Jainkoak gizakien jokabideak epaitzen (34,18-30)
  • Joben errebeldia eta zentzugabekeria (34,31-37)

Elihuren hirugarren hitzaldia (35,1-16) (35,1-16)

  • Gizakiaren ekintzak gizakiagan eragina (35,2-8)
  • Jainkoak ez ditu harroen oihuak entzuten (35,9-16)

Elihuren laugarren hitzaldia (36,1–37,24) (36,1-37,24)

  • Jainkoak zentzatu eta justizia egin (36,2-15)
  • Jainkoa gorestera Jobi dei egin (36,16-25)
  • Jainkoaren ahalmena eta probidentzia (36,26-37,24)


JAUNAREN HITZALDIAK. JOBEKIN ELKARRIZKETA (38,1–42,6) (38,1-40,2)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaunaren lehen hitzaldia (38,1–40,2) (38,1-40,2)

  • Jaunak Jobi galdegiten (38,2-3)
  • Mundua (38,4-7)
  • Itsasoa (38,8-11)
  • Argia eta ilunpea (38,12-21)
  • Elurra eta kazkabarra (38,22-23)
  • Euria eta izotza (38,24-30)
  • Konstelazioak (38,31-33)
  • Ekaitza: hodeiak eta tximista (38,34-38)
  • Lehoia eta belea (38,39-41)
  • Basahuntza eta oreina (39,1-4)
  • Basastoa (39,5-8)
  • Bisontea (39,9-12)
  • Ostruka (39,13-18)
  • Zaldia (39,19-25)
  • Belatza eta arranoa (39,26-40,1)
  • Jaunaren erronka (40,2-2)

Joben lehen erantzuna (40,3-5) (40,3-5)

  • Jobek erantzunik ez (40,4-5)

Jaunaren bigarren hitzaldia (40,6–41,26) (40,6-41,26)

  • Non da Joben indarra? (40,7-14)
  • Hipopotamoa (40,15-24)
  • Krokodiloa (40,25-41,26)

Joben bigarren erantzuna (42,1-6) (42,1-6)

  • Job esandakoaz damutu (42,2-6)

EPILOGOA (42,7-17) (42,7-17)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lagunak gaitzetsiak (42,7-9)
  • Job lehengoratua (42,10-17)


Esanahi erlijiosoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joben liburuaren irakaspen nagusia da fedeari eutsi behar zaiola baita unerik larrienetan eta egoerarik bidegabeenetan ere, horixe espero baitu Jainkoak sinestunengandik. Liburuaren egileak ezin izan zuen gehiago sakondu ideiaren soluzioan, liburua idatzi zen garaian ez baitzegoen haraindiko bizitzako sarien eta zigorren teoriarik (zerua eta infernua), teoria horiek geroago garatu baitziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]