Jocelyn Bell Burnell

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Susan Jocelyn Bell Burnell Dama, DBE, FRS, FRAS (Belfast, Ipar Irlanda, 1943ko uztailaren 15a - ), Ipar Irlandako astrofisikaria, bere tesiaren tutorearekin batera, Antony Hewish, lehenengoz pulsar baten radio seinalea aurkitu zuen. Institute of Physicseko zuzendaria izan zen 2008ko urritik 2010eko urrira. Orain Marshall Stoneham da honen arduraduna.

Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta 1986. urtean Edinburgoko Errege Behatokiko zientzialari izendatu zuten. Pulsar izeneko neutroi izarra aurkitu zuen; pulsar izarra neutroiez osaturiko izarra da, oso bizkor biratzen dena, eta tarteka erradio uhinak eta erradiazio elektromagnetiko batzuk igortzen ditu. Burnellek 1967. urtean ikusi zuen lehenengoz pulsar bat, iturri ezezagun batetik iristen ziren bulkadak nabaritu zituen erradiazio teleskopio bat erabiltzen ari zela. Izar mota berri bat aurkitu zuela konturatu eta bere ikerketak sakondu zituelarik, neutroiez osaturiko izarra, edo pulsarra, aurkitu zuen. Pulsarraren aurkikuntzak izarren jatorriari eta bilakaerari buruzko ideia berri ugari sortzeko aukera eman du.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jocelyn Bell Burnell Aldatu lotura Wikidatan