Joel McCrea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joel McCrea
Joel McCrea
Datu pertsonalak
Izen osoa Joel Albert McCrea
Jaio 1905ko azaroaren 5a
South Pasadena, Kalifornia
(Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Hil 1990eko urriaren 20a
Los Angeles, Kalifornia
(Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak Bird of Paradise (1932)
Union Pacific (1939)
Foreign Correspondent (1940)
Sullivan's Travels (1941)
Ride the High Country (1962)
IMDB IMDBko fitxa


Joel Albert McCrea, (1905eko azaroaren 5a - 1990eko urriaren 20a) Ameriketako Estatu Batuetako aktorea izan zen.


South Pasadenan, Kalifornian jaio zen. Pomonan ikasketak amaituta, zinemarako gogoa agertu zuen eta 1927an estra moduan hasi zen hainbat lanetan. The Jazz Age (1929) izan zen bere lehen lan garrantzitsua. Horrek MGM estudioekin sinatzea ahalbidetu zion, eta gutxira RKOrekin. Aktore moldagarria zen, balekoa komedietan zein drametan. Gerora, dena den, western askotako antzezle bikaina izan zen.

Bete-betean aritu zen lanean 1930eko hamarkadan eta hurrengoaren lehen urteetan, filma interesgarrienak sasoi horretakoak direlarik: King Vidorren Bird of Paradise (1932), Cecil B. DeMilleren Union Pacific (1939), Alfred Hitchcocken Foreign Correspondent (1940) eta Preston Sturgesen Sullivan's Travels (1941) eta The Palm Beach Story (1942). 1962an Sam Peckinpah handiak Ride the High Country filmean Randolph Scott aktorearekin aritzeko aukera eman zion, kritikak aparteko lantzat hartu duena.

Frances Dee aktorearekin ezkondua zen 1933an. Zineman lan egiteari laga zionetik, 1976tik, erretiroa hartu eta etxalde (rancho) batera jo zuen. 1990ean neumonia batek jota hil zen.














Filmografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joel McCrea Aldatu lotura Wikidatan
  • Joel McCrea aktorea Imdb datu-basean[1]