Jogalia dinastia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dinastiaren armarria

Jogalia, Jagiellon edo Jagellon (jatorrizko lituanieraz Jogailos) Lituanian jatorria zuen errege dinastia bat zen, Erdialdeko Europako herrialde batzuetan errege izan zena (gaur egun Lituania, Bielorrusia, Ukraina, Polonia, Letonia, Estonia, Kaliningrado, Errusia eta Hungaria zatiak), XIV. eta XVI. mendeen artean. Dinastia honetako partaideak Lituaniako duke handiak izan ziren 1377-1392 eta 1440-1572 epeetan zehar, Poloniako erregeak 1386 eta 1572 bitartean, Hungariako erregeak 1440-1444 eta 1490-1526 epeetan zehar eta Bohemiako erregeak 1471 eta 1526 bitartean. Familia, Gediminda lituaniar dinastiaren adar bat zen.