Johan Bojer
Wikipedia(e)tik
Johan Bojer kontalari eta eleberrigile norvegiarra izan zen (Orkanger, 1872 - Asker 1959). Oso kontalari ona izan zen. Eleberri ospetsuenak: Den store hunger (1916, Gose handia), garaiko joera errealistak eta erlijio-ideiak uztartzen dituen lana; Den siste Viking (1921, Azken bikingoa), Lofoten uharteetako bakailao-arrantzaleen bizitza erakusten duen eleberri bizia; eta Folk ved sjøen (1929, Itsas herria), jende xehearen pobreziari buruzkoa.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.